Finantza erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Utzarazpenen gizarte kostua 'minimizatzea' eskatuko du De Guindosek

Ekonomia ministroak finantza erreforma defendatu du eta ekonomiaren finantziazioa hobetuko duela uste du.
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. Argazkia: Efe

Luis de Guindos Ekonomia ministroak iragarri du banketxeekin harremanetan jarriko dela utzarazpenak edota jendea etxeetatik botatzeak duen gizarte-kostua "minimizatzeko" formulak bilatzeko.

Ez Gobernuari ezta banketxeei ere, jendea etxeetatik botatzea ez zaiela komeni esan du Kongresuko Ekonomia Batzordean, izan ere, krisiarekin horrelako kasuak hazi egin dira eta milaka familiak euren etxeak galdu eta bankuekin hipotekak mantendu behar izan dituzte.

Bere kezka nagusienen artean, langabezia eta Espainiatik lan bila atzerrira joan behar diren gazteak daude, baina baita utzarazpenak ere, eta horregatik, banketxeekin hitz egingo duela iragarri du.

Era berean, bere finantza erreformaren helburuak defendatu ditu eta ekonomiaren finantziazioa hobetuko duela uste du.

Une honetan "kreditua % 10 inguru jaisten ari da", esan du. Ministroaren hitzetan, kredituak bezalaxe, lehiakortasunak soilik hobera egin dezake, "okerrena" oraingoa delako, banketxe batzuk "ahuldu eta krediturik ematen ez dutelako", adierazi du, horregatik etorkizunean egoerak soilik hobera egin dezakeela uste du.

Zure interesekoa izan daiteke

Mitxel Lakuntza ELA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak

Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X