% 5,3ko defizita eskatu dio Europak Espainiari
Espainiaren defizita Estatuko BPGren % 5,3koa izatea eskatu dute astelehen honetan Euroguneko Finantza ministroek. Rajoyk % 5, 8koa iragarri zuen, eta, beraz, % 0,5eko (5.000 milioi euro) ahalegin berria eskatu diote Espainiari Bruselan.
Bileraren ondoren, Jean-Claude Juncker Eurotaldeko presidenteak esan du Espainiako Gobernua prest dela aurrekontuak egiterakoan eskaera kontuan hartzeko. Junckerrek onartu du orain arteko erreformek ''aurrerapen esanguratsuak'' eragin dituztela, baina oraindik ahalegin handia egin behar duela Espainiak. Hasi baino lehen aurreikusi ezin zitekeen emaitza izan omen du bilerak, Junckerren ustez, eta pozik agertu da gai horren inguruan orain ''akordioa'' dagoelako.
Olli Rehn Ekonomia Gaietarako Europako komisarioak ere poztasuna agertu du Espainia % 5,8eko muga berriz aztertzeko prest dagoelako.
Komunikabideen aurrean adierazpenik egin gabe alde egin du bileratik De Guindos ministroak.
Aurreikuspenak onak ziren
Europar Batasunak "begi onez ikusi ditu" defizita murrizteko Espainiakegindako "ahaleginak", esan du De Guindosek astelehen honetan, eurotaldearen bilera hasi aurretik. Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa Bruselan izan da, 2012. urtearibegira ezarritako defizit helburu berriaz (%4,4tik % 5,8ra igo dute) arituko baita bertan.
"Joan den urtean egin ez zena orekatuko du aurten Espainiak'', esan du ministroak bilerara sartu aurretik. ''Europako Batzordeak, Banku Zentralak eta gure inguruko herrialdeek begi onez ikusi dute lan-erreforma'', azaldu du De Guindosek. Jarrera berdina izan dute finantza erreformarekin, aurrekontuen egonkortasunerako legearekin eta Espainiak 2012rako eta 2013rako hartutako konpromisoekin, De Guindosek azaldu duenez.
Alemaniak balorazio positiboa egin du
Ordu batzuk lehenago, De Guindos Wolfgang Schauble Alemaniako Finantza ministroarekin batzartu da, eta Espainiak egindako ahaleginen inguruan Alemaniak balorazio positiboa egin duela azaldu du ministroak.
Frantziaren aholkua
Hazkundea bultzatu ahal izateko defizita murriztearen beharra ekarri dio gogora astelehen honetan Frantziak Espainiari. François Baroin Frantziako Finantza ministroak esan du ''elkarrekin'' ari direla Espainiaren ekonomia hobetzeko lanetan, baina, hasiera batean behintzat, defizita murriztea dela hazkundea bultzatzeko neurririk egokiena.
''Espainiak bete egingo du 2013ko defizit-muga''
Jean-Claude Juncker eurotaldeko presidentearen iritziz, Espainiak 2013ko defizitaren helburua (BPGren % 3) bete nahi du "eta bete egingo du", eta helburu hura betetzeko neurri berriak adostuko ditu.
"Espainiak 2013ko defizitaren helburua beteko duela eta bete egin nahi duela uste dugu. Horretarako, 2012. urtean neurri zehatzak hartuko dituela aurreikusten dugu Europan", esan du Junckerrek, eurotaldearen bilera hasi aurretik. "Gaur horretaz mintzatuko gara", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da
Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.
Lanaldiei lotuta Euskadin egindako jarduketen % 60etan irregulartasunak antzeman zituen iaz Lan Ikuskaritzak
Emandako datuen arabera, Euskadiko Lan Ikuskaritzak 20.191 esku-hartze egin zituen iaz. Horietan 1862 arau-hauste antzeman ziren — 10,4 milioi euro —, eta 26.959 kontratu berrikusi; horietatik 1.788 kontratu mugagabe eta lanaldi osokoak bihurtu ziren.
Euskadik zerua ukitu nahi du aeronautikan: 110 milioi inbertituko ditu proiektu batean, eta 800 lanpostu sortu
ITP Aero izango da proposamenaren buru, eta hamabi enpresak hartuko dute parte harekin batera.
Estatutu propio baten aldeko aldarria zabaldu dute medikuek Donostian
Osakidetzan lehen arretako mediku bat egongo da gutxienez osasun-etxe bakoitzean. Baliteke urgentziazkoak ez diren ebakuntza batzuk bertan behera uztea.
Zer eskatzen dute medikuek?
Medikuen sindikatuek Estatutu Marko propioa eskatzen dute, euren lanbideak Osasunaren sektoreko gainerako lanbideetatik bereizten dituzten ezaugarriak dituela argudiatuta.
Espainiako Gobernuak gutxieneko soldataren igoera sinatuta, zenbatekoa izango da LGS berria?
Behin akordioa sinatuta, litekeena da Errege Dekretua astearte honetan onartzea, % 3,1eko igoerarekin.
Albiste izango da: medikuen greba, aireportuen eskualdatzea eta abisu horia euriagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une batzuetan; datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira"
Arantza Ruizek Confebaskeko presidentea elkarrizketatu du ETBko "12 minutos" saioan. Yagüek azpimarratu du hazkundea ez dela etengabea sektore guztietan, eta, industriari dagokionez, zuhur jokatzea komeni dela adierazi du, "datozen hilabeteak erabakigarriak" izango baitira.
Sarralle taldea osatzen duten zazpi lantegitan sei hilabeterako erregulazio txostena jarriko dute martxan
Enpresak eta langileek ez dute akordiorik lortu lantegi gehienetan, eta kontsultetarako epea agortuta, astelehenetik aurrera indarrean izango da aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ABEEE). Taldeak arrazoi ekonomikoak eta teknologiari lotutakoak argudiatu ditu erregulazioko txostena abian jartzeko.
Galiziako itsaski-biltzaileak kezkatuta daude euriteen ondorioz itsaskiak hilda agertzen ari direlako
Berberetxoa % 30 garestitu da, bata bestearen atzetik izan ditugun ekaitzen ondorioz asko hil egin baitira. Galiziako itsaski-biltzaileak kezkatuta bizi dira denboraleen boladari begira, etengabeko euriek itsasadarren gazitasuna murriztu dutelako, eta, ondorioz, berberetxoen % 70 hil direlako.