Bruselak exijitutako defizita onartu du Espainiak
de Guindos Ekonomia ministroak esan du Espainiak onartu egin duela Bruselak 2012rako exijitutako defizit murrizketa berria (% 5,3). Europar Batasunaren azken goi-bileran, Mariano Rajoyk iragarri zuen % 5,8koa izango zela defizitaren helburua 2012rako. Horrenbestez, Espainiak beste 5.000 milioi euro gehiago aurreztu beharko ditu orain.
"Espainiak konpromiso osoa dauka aurrekontuaren doitzearekin, egiturazko erreformak egitearekin eta, ondorioz, Bruselak egindako gomendioa onartu egingo dugu", azpimarratu du Europar Batasuneko Ekonomia ministroen bilera hasi aurretik.
Esfortzu handiagoa suposatu arren, De Guindosek goraipatu egin du Euroguneak Espainiak emandako argudioak onartu egin dituela, besteak beste, "Bruselan adierazitakoa baino herentzia okerragoa" jaso zuela PPren Gobernu berriak eta "egoera ekonomikoa ere ezberdina" dela.
Mariano Rajoyren Gobernuak sarritan nabarmendu du PSOEren Gobernuak % 6ko defizita iragarri zuela, baina azkenean datu hori % 8,51koa izan dela.
Nolanahi ere, De Guindosek ez du argitu % 5,3ko defizitera heltzeko murrizketak non egingo dituzten. "Gaur eztabaidagaia gastuaren muga da eta hortik aurrera hasiko gara bestea aztertzen", esan du.
Bestalde, Europako Batzordeak ukatu egin du Espainiari inolako mesederik egin diola, 2012rako defizit berria ezartzerakoan eta nabarmendu du Espainiak "esfortzu oso handia" egin beharko duela helburu hori betetzeko.
"Ez dugu zorrotzago jokatzen herrialdea bat edo bestea izateagatik", esan du Amadeu Altafaj Europako Kontseiluaren Ekonomia bozeramaileak, kazetarien galderak erantzunda.
Europar Batasuneko zenbait herrialdeek salatu dute Hungariak Espainiak baino tratu latzagoa jasan behar izan duela; izan ere, 2011ko BPGren defizita % 3ra jaistea lortu ez zutela eta Hungaria zigortzea proposatu zuen Europako Batzordeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.