Hiru eguneko batzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Segurtasun neurri zorrotzak Bartzelonan, EBZren bilera dela eta

8.000 agente arduratuko dira segurtasunaz. Gaurtik, Europako banku zentraletako gobernadoreak hiru egunez batzartuko dira.
Mossoak, maiatzaren 1eko manifestazio bat zaintzen. EFE
Mossoak, maiatzaren 1eko manifestazio bat zaintzen. EFE

Europako Banku Zentralaren (EBZ) gobernu organoa Bartzelonan batzartuko da gaurtik, hiru egunez, segurtasun neurri zorrotzen artean.

Apirilaren 28an, Espainiak eten egin zuen Schengen ituna, Frantziako mugan kontrolak ezarri eta manifestari erradikalak sartzea galarazteko. Egun horretatik, Poliziak 12 pertsona atxilotu ditu mugetan, eta beste 31ri sarrera galarazi die.

Guztira, 8.000 agente hedatu dituzte Kataluniako hiriburuan, horietako 2.300 Espainiako Poliziakoak, 1.200 guardia zibilak eta gainerako 4.500ak mossoak.

Agintariak kezkatuta daude bileraren testuinguruarekin. Izan ere, bi aste barru M-15en eta 'sumindu'en mugimenduaren urteurrena izango da, eta duela hilabete bat, martxoaren 29ko greba orokorrean, istilu larriak jazo ziren.

Gainera, bihar manifestazioa izango da Bartzelonan, ikasle eta irakasle plataforma batek deituta, unibertsitateko tasen garestitzearen aurka.

EBZren bilera gaur gauean hasiko da, Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak eskainiko duen afari ofizialean. Ekitaldia Exekutibo autonomikoaren egoitzan izango da eta, besteak beste, Mario Draghi EBZko presidentea eta Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Banku Zentraleko gobernadorea izango dira.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea ere Bartzelonara joango da, EBZren gobernu organoarekin afaltzeko. Erakundeak Espainiako Gobernuaren erreformak babesten eta diruz hornitzen saiatuko da gobernuburua.

Eurogunearen hazkundea kolokan dagoela eta merkatuak Espainia zigortzen ari direla etorriko da EBZren bilera.

Europako Banku Zentralaren (EBZ) gobernu organoa Bartzelonan batzartuko da gaurtik, hiru egunez, segurtasun neurri zorrotzen artean.Apirilaren 28an, Espainiak eten egin zuen Schengen ituna, Frantziako mugan kontrolak ezarri eta manifestari erradikalak sartzea galarazteko. Egun horretatik, Poliziak 12 pertsona atxilotu ditu mugetan, eta beste 31ri sarrera galarazi die.Guztira, 8.000 agente hedatu dituzte Kataluniako hiriburuan, horietako 2.300 Espainiako Poliziakoak, 1.200 guardia zibilak eta gainerako 4.500ak mossoak.Agintariak kezkatuta daude bileraren testuinguruarekin. Izan ere, bi aste barru M-15en eta 'sumindu'en mugimenduaren urteurrena izango da, eta duela hilabete bat, martxoaren 29ko greba orokorrean, istilu larriak jazo ziren.Gainera, bihar manifestazioa izango da Bartzelonan, ikasle eta irakasle plataforma batek deituta, unibertsitateko tasen garestitzearen aurka.EBZren bilera gaur gauean hasiko da, Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak eskainiko duen afari ofizialean. Ekitaldia Exekutibo autonomikoaren egoitzan izango da eta, besteak beste, Mario Draghi EBZko presidentea eta Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Banku Zentraleko gobernadorea izango dira.Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea ere Bartzelonara joango da, EBZren gobernu organoarekin afaltzeko. Erakundeak Espainiako Gobernuaren erreformak babesten eta diruz hornitzen saiatuko da gobernuburua.Eurogunearen hazkundea kolokan dagoela eta merkatuak Espainia zigortzen ari direla etorriko da EBZren bilera.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X