Bilera Bartzelonan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hasi da EBZren goi-bilera, segurtasun neurri zorrotzen artean

EBZk % 1en utziko ditu interes tasak. Mariano Rajoyk afari ofiziala eskainiko du gaur gauean.

Europako Banku Zentraleko (EBZ) gobernu organoak hasiera eman dio gaur goizean Bartzelonan hiru eguneko bilerari. Gai zerrendan, murrizketak ez ezik, ekonomia sustatzeko neurriak abiatu behar ez ote diren eztabaida.

Mario Draghi EBZko presidenteak berak "hazkunderako itun bat" adosteko dei egin die Europar Batasuneko buruei, egonkortasun fiskala ere "beharrezkoa" dela gaineratu badu ere.

Bileraren agendan finantza sistemaren erreforma eta bankuen kapital eskakizun berriak ere izango dira.

Segur aski, EBZk % 1en utziko ditu interes tasak, eta bankuak diruz hornitzen jarraituko du, euroguneko zorraren krisia gordindu egingo den beldurra gorabehera.

Halaber, bilera Bartzelonan denez, Espainiaren egoera ere hizpide hartuko dute. Azken egunetan, Espainia atzeraldian sartu da eta Standard and Poor's agentziak kalifikazioa jaitsi dio. Atzo, burtsa % 2,55 jaitsi zen, eta urteko minimoetan dago (7.000 puntutik behera).

EBZren gobernu organoa urtean bitan batzartzen da Frankfurteko egoitza nagusitik kanpo, eta gaur lehen aldiz egingo du Bartzelonan. Guztira, 8.000 polizia arduratuko dira segurtasunaz.

Draghi eta Europako banku zentraletako gainerako buruak atzo iritsi ziren Bartzelonara, eta Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak eskainitako afari ofizial batean izan ziren.

Gaur gauean, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eskainiko du afaria, Pedralbesko jauregian.

Europako Banku Zentraleko (EBZ) gobernu organoak hasiera eman dio gaur goizean Bartzelonan hiru eguneko bilerari. Gai zerrendan, murrizketak ez ezik, ekonomia sustatzeko neurriak abiatu behar ez ote diren eztabaida.Mario Draghi EBZko presidenteak berak "hazkunderako itun bat" adosteko dei egin die Europar Batasuneko buruei, egonkortasun fiskala ere "beharrezkoa" dela gaineratu badu ere.Bileraren agendan finantza sistemaren erreforma eta bankuen kapital eskakizun berriak ere izango dira.Segur aski, EBZk % 1en utziko ditu interes tasak, eta bankuak diruz hornitzen jarraituko du, euroguneko zorraren krisia gordindu egingo den beldurra gorabehera.Halaber, bilera Bartzelonan denez, Espainiaren egoera ere hizpide hartuko dute. Azken egunetan, Espainia atzeraldian sartu da eta Standard and Poor's agentziak kalifikazioa jaitsi dio. Atzo, burtsa % 2,55 jaitsi zen, eta urteko minimoetan dago (7.000 puntutik behera).EBZren gobernu organoa urtean bitan batzartzen da Frankfurteko egoitza nagusitik kanpo, eta gaur lehen aldiz egingo du Bartzelonan. Guztira, 8.000 polizia arduratuko dira segurtasunaz.Draghi eta Europako banku zentraletako gainerako buruak atzo iritsi ziren Bartzelonara, eta Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak eskainitako afari ofizial batean izan ziren.Gaur gauean, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eskainiko du afaria, Pedralbesko jauregian.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X