Erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuak ukatu egin du funtzionarioei 6 egun libre kendu nahi izatea

"Moscosos" deritzen sei egun dira, funtzionarioak nahi duenean har ditzakeenak. Javier Moscoso Presidentzia ministro ohiak 1983an jarritako eskubide bat da.
Rajoy funtzionarioei sei egun libre kentzea ari da aztertzen. Argazkia: EITB

Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak ezeztatu egin du funtzionarioen "moscosos" egun libreak kentzeko proiekturik martxan izatea.

Horrela, ukatu egin dute aurretik, Ogasuneko eta Administrazio Publikoko iturriak aipatuz, Espainiako Gobernua funtzionarioen sei egun libreak kentzea aztertzen ari dela irgarriz zabaldutako informazioa. Datu horien arabera, erabakia hartu aurretik funtzio publikoko sindikatuekin eztabaidatu nahiko lukete erabakia.

Neurri hori Gobernuak uda aurretik onartu nahi duen funtzio publikoaren erreformaren barruan kokatuko litzateke, ezeztatutako informazioaren arabera.

Funtzio publikoaren mahaia da Gobernuak administrazioko sindikatuekin eztabaidatzeko duen foroa, eta bertan UGT, CCOO eta CSIF sindikatuek dituzte ordezkariak.

Azkeneko bilera martxoaren 28an izan zen, 2012ko Estatuko aurrekontu orokorrak aurkeztu baino egun bat lehenago, eta bertan Ogasun eta Administrazio Ministerioak funtzionarioei eragingo zizkien neurriak azaldu zituen, soldatak izoztuta mantentzeko asmoa besteak beste.

Javier Moscoso 1983an, Gobernu sozialistan, Presidentzia ministro zenak jarri zuen funtzionarioek nahi dutenean hartzeko sei egun horiek, "moscosos" deiturikoak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X