Erreskatea arrisku-sariak baldintzatzen duela esan du Rajoyk
reskatearen eskaera arrisku-sariaren bilakaerak baldintzatzen duela adierazi du Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak. Halaber, ez du argitu datorren aurrekontuetan inflazioa orekatzeko pentsioak eguneratuko dituen ala ez.
Rubalcabak eta Rajoyk saio berriko lehen aurrez aurrekoa izan dute Kongresuan. PSOEko buruzagiak bertan esan duenez, erreskatea eskatzen badu, Espainiak ezingo ditu pentsioak eguneratu. Ildo horretan, erreskatea eskatuz gero herrialdeari ezarriko zaizkion baldintzak eztabaidatzeko eta bozkatzeko, Kongresuan agerraldia egiteko eskatu dio presidenteari.
Bestalde, Gobernuko presidenteak "ezer ez dakitenean" baldintzez hitz egitea kritikatu du, eta orain arte "Espainian pentsioak izoztu dituen alderdi bakarra" PSOE izan dela ekarri du gogora.
Horregatik, Gobernuak etorkizunean egingo duenaren inguruan baloraziorik ez egiteko eskatu dio, eta egun duten arazo bakarra sozialistek utzitako defizit publiko handia murriztea dela gaineratu du.
"Hori da Espainiaren arazoa, zuek utzi zenutena", adierazi du.
PSOEren arabera, Gobernuak Andaluziako hauteskundeengatik atzeratu zuen aurrekontuen aurkezpena, eta orain, Galiziako eta EAEko hauteskundeak pasatzera itxarongo du erreskatea eskatzeko.
Azkenik, Kongresuak atzoko Bartzelonako independentziaren aldeko manifestazioa eta larunbatean murrizketan aurka Madrilen egingo den martxa aintzat hartu beharko lituzkeela uste du, ezin duelako "lurraldeetako eta gizarteko tentsioen hazkundetik at gelditu".
Zure interesekoa izan daiteke
Angularen arrantza kanpainak bertan behera jarraitzea berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziearen egoera kritikoa egiaztatu ondoren.
Diesel litroa 2 eurotik gorakoa da jada Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.