CISen barometroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gora egin du langabeziak, etxegabetzeek eta osasunak eragindako kezkak

Herritarrentzat zortzigarrena arazorik larriena da dagoeneko etxegabetzeena, eta osasuna laugarren postura igo dute. Aurretik dira langabezia, ekonomia eta politikoak.
18:00 - 20:00
Herritarren % 67ri ez zaie gustatzen nola funtzionatzen duen demokraziak Espainian

ref="/eu/albisteak/ekonomia/osoa/997528/langabezia-datuak-azaroa-2012--4907817-langabe-espainian/" _fcksavedurl="/eu/albisteak/ekonomia/osoa/997528/langabezia-datuak-azaroa-2012--4907817-langabe-espainian/" target="_blank">Langabeziak herritarrengan eragiten duen kezkak gora egin zuen azaroan, CISen barometroak plazaratutako datuen arabera. Halaber, joan den hilean estreinakoz kokatu zituzten etxegebetzeak 10 arazo larrienen artean.

Herritarren % 80arentzat langabezia da arazorik larriena (joan den hilabetearekin alderatuta hiru puntu egin du gora). Halaber, lanean dauden lautik batek datorren urtean lanpostua galdutako duela uste du.

Espainiak bizi dituen arazo ekonomikoak bigarren postuan daude (% 42,7ak izan ditu hizpide), eta atzetik datoz alderdi politikoak eta politika bera ere (herritarren % 30entzat dira arazo).

Espainiako biztanleen ia erdiak uste du egoera ekonomikoa joan den urtean baino okerragoa dagoela, eta % 35en ustez, gainera, txarrera egingo du.

Ekonomiari dagokionez, egoera ''txarra'' edo ''oso txarra'' dela uste dutenak % 90,7 dira.

Etxegabetzeak, osasuna, hezkuntza eta bankuak ere zerrendan daude

Azaroaren 5etik 13ra bitartean egin zuen CISek inkesta, etxegabetzeei aurre egiteko neurrien inguruko eztabaida pil-pilean zegoenean. Hala, kaleratzeak zortzigarren arazo nagusiena dira dagoeneko herritarrentzat (% 6,3k aipatu dituzten inkestetan).

Halaber, gora egin du bankuek sortutako kezkak, eta seigarren dira dagoeneko (% 8,4rentzat dira bankuak arazo).

Bestalde, osasuna laugarren arazo nagusia da, eta hezkuntza, berriz, zazpigarrena.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos Trapagarango langileak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosen aferak barne-krisia eragin du ELAn, eta Trapagarango afiliatuek baztertuta daudela adierazi dute

Trapagarango lantegiko ELAko ordezkariek afiliazio ia osoaren babesa jaso dute; % 94ko aldeko boto eskuratuta. Sindikatuak, bere aldetik, ohar bat argitaratu du esanez, ez duela onartuko bere izenean "langile batzuek erabakitzea beste batzuk direla kaleratuak". Enpresaren "tentazioan erortzea gizatiarra" dela adierazi du, baina "sindikalki onartezina" dela berretsi du. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat Eusko Legebiltzarreko hesiari katez lotu zaio, martxoaren 17ko greba orokorraren aldeko ekintza batean

Ertzaintzako agenteek askatzeko eskatu diote, eta uko egin dionez, ertzain batek zizaila batekin katea hautsi eta identifikatu egin du. Ekintza horretan, Eusko Legebiltzarraren atartera pilotak bota dituzte, eta LABek deialdiaren arrazoiak gogorarazi ditu, eta gutxieneko soldata propioa izateko pilota Eusko Jaurlaritzaren "teilatuan" dagoela, Bittor Gonzalez LABen ordezkariak azaldu duenez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X