Albiste izango dira: Tubos Reunidoseko enplegu espedientearen bozketa, Mojtaba Khameneiren lehen mezua eta Pradalesek Sanchezi bidalitako gutuna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Tubos Reunidoseko enplegu espedientearen bozketa: Gaurkoa egun erabakigarria izango da Tubos Reunidosen etorkizunarentzat. Tubos Reunidosen lan erregulazio espedientea negoziatzeko kontsulta epearen azken bilera egingo dute, 10:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta ezustekorik ezean, langileen ordezkarien gehiengoak ezezkoa emango die 301 langile kaleratzeko zuzendaritzak egindako proposamenari.
- Mojtaba Khameneiren lehen mezua: Mojtaba Khamenei Irango lider gorenak mendekua agindu eta Ormuzko itsasarteak itxita jarraituko duela iragarri du kargua hartu duenetik eskainitako lehen mezuan.
- Pradalesek Sanchezi bidalitako gutuna: Imanol Pradales lehendakariak gutun bat bidali dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, Ekialde Hurbileko gerrak euskal enpresetan eta familietan izan duen kaltea arintzeko hamar neurri proposatuz.