Albiste da
Gabonetako ordainsaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aparteko soldataren ordainketa gelditzeko izapideak abiatu dituzte

Ordainketa gelditzeko Konstituzionalaren agindua jaso du ostegun honetan Jaurlaritzak, eta, ondorioz, ordainsaria eta abenduko soldata banantzeko izapideak abiatu ditu.
Idoia Mendia. EITB

o Jaurlaritzako funtzionarioen Gabonetako aparteko soldataren ordainketa gelditzeko Konstituzionalaren agindua jaso du ostegun honetan jarduneko Jaurlaritzak, eta, ondorioz, ordainsaria eta abenduko soldata banantzeko izapideak abiatu ditu.

Ohi bezala, hilaren 20an jasoko dute funtzionariek abenduko soldata.

Edonola ere, Konstituzionalaren erabakiaren kontra helegitea jartzeko argudioak ari dira aztertzen Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek.

Euskotrenek ordainsaria itzuli beharko du

Euskotrenek, dagoeneko, Gabonetako aparteko soldata ordaindu die bere langileei, eta berau itzultzeko agindua jaso dute ostegun honetan. Enpresak iragarri duenez, langileei kalte gutxien eraginez egingo dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Mitxel Lakuntza ELA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak

Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X