Erreforma fiskala erakunde eta alderdiekin adostea eskatu du Bilbaok
Euskadiko fiskalitatearen erreforma EAEko alderdi politikoen eta erakundeen artean adostea defendatu du gaur Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak. Horrez gain, 2013. urteko diru-sarrerak aurreikusitakoaren gainetik egon daitezkeela aurreratu du Bilbaok.
Jose Luis Bilbao Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu da gaur goizean, iragan astean Euskal Autonomia Erkidegoko hiru diputatu nagusiekin hasitako bilera-sortaren baitan.
Euskadirako fiskalitate sistema berria erakunde eta alderdi politikoen artean adostea defendatu du Bilbaok. Horrez gain, etxebizitza erostearen truke Bizkaiko Foru Aldundiak onartuta diru-laguntza kentzea ez duela proposatuko azaldu du.
Ekarpen Legea eta Kupoaren Legea berrezartzea eskatu du Bilbaok, eta Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa biltzea proposatu du. Ildo honetan, Batzordeak Estatuarekin bildu behar duela ondorioztatu dute bi buruzagiek, finantza-fluxuan "geroz eta desadostasun" handiagoak daudelako.
Zergen arloan, Bizkaiko Foru Aldundia ondarearen gaineko zerga berria lantzen ari dela adierazi du. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Elkarteen zerga berritzeko ere lanean ari direla azaldu du Bizkaiko diputatu nagusiak.
Bestalde, otsaileko Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan 2013. urterako diru-sarreren aurreikuspenak berrikustea eskatuko duela iragarri du; izan ere, joan den urteko azken hilabeteetan zergen inguruko neurriak (besteak beste, enpresen balantzeen eguneratzeak, zerga energetikoak eta jokoaren zergak) indarrean sartuta, aldaketak egon daitezkeela esan du.
Enplegurako Funtsa
Urkulluk Enplegurako Elkartasun Funts bat eratzea proposatu duela iragarri du Bilbaok. Bertan, EAEko erakunde publiko guztiek hartuko lukete parte eta Bizkaiko ahaldun nagusiak bere adostasuna azaldu dio lehendakariari.
Horren hitzetan, otsaileko Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren bileran, funts horren eraketa eta finantziazioa zehaztu beharko da.
Bilera bukatutakoan, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak esan du gaurko bilera "konstruktiboa" izan dela. Hemendik aurrera, erakunde guztietako ordezkariekin lantaldeak sortuko dituztela iragarri du, fiskalitateaz, ekonomiaz eta errekurtsoen erabileraz hitz egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.