Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-M17ko greba orokorra: greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, 'Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1500 euro. Soldatak hobetzea aberastasuna banatzeko' lelopean.
-Krisi energetikoa arintzeko Eusko Jaurlaritzaren neurriak: Irango gerrak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko lehen neurri sorta onartuko du Jaurlaritzak. Neurrien nondik norakoak prentsaurrekoan zehaztuko ditu bozeramaile sailburuak, Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuarekin eta Ogasun eta Finantza sailburuarekin batera.
-Borondatezko irteerak Tubos Reunidosen: enpresak iragarri du beharrezko borondatezko atxikipenak lortu dituela EEEan aurreikusitako 301 irteeretara iristeko, behin baja pizgarridun horiek hartzeko epea amaituta.