Albiste da
2013ko aurreikuspenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzeraldia arinduko den arren, langabezia haziko da, BBVAren arabera

Azken aurreikuspenak hobetu ditu, eta atzeraldia aurten % 1,1ekoa izango dela uste du. Hala ere, langabezia tasa % 26,8raino iritsiko omen da.
Atzeraldia arinduko den arren, langabezia haziko da, BBVAren arabera. Argazkia: EITB

BBVAk hobetu egin ditu Espainiaren aurreikuspen ekonomikoak eta 2013an atzeraldia Barne Produktu Gordinaren % 1,1ekoa izango dela esan du. Hala ere, enpleguaren aurreikuspena aurreko txostenean baino okerragoa da, eta langabezia % 26,8raino iritsiko dela uste du BBVA banketxeak.

Francisco Gonzalez buru duen banketxearen ikerketa zerbitzuak Espainiaren egoera ekonomikoari buruzko azken txostena aurkeztu du. Txosten horren arabera, Espainiako ekonomiak hondoa joko du aurten eta 2014an hobetu egingo dela pentsatzeko arrazoiak daude.

Hori horrela, Espainiako Gobernuaren aurreikuspenetik gertu geratu da BBVA, nahiz eta Rajoyren Gobernuak atzeraldia aurten % 0,5ekoa izango dela aurreikusi.

BBVAk azaldu duenez, finantziazio merkatuen irekiera eta finantza merkatuen lasaitasunak eragin omen du aurreikuspenen hobekuntza.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X