Bankia auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Goirigolzarri:'Bankiaren errealitatea ukatzeak ez du ezertarako balio'

Bankiako presidenteak esan du erakundeko agintea “erantzukizun pertsonal” moduan hartu zuela, eta errealitatea ez ukatzea zela onena oinarritik hasi zela nabarmendu du.
18:00 - 20:00
Preferenteen kaltetuek oihu eta txistu artean hartu dute Gorigolzarri

José Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak esan du erakundeko agintea "erantzukizun pertsonal" moduan hartu zuela, eta errealitatea ez ukatzea zela onena oinarritik hasi zela nabarmendu du, iturri judizialek jakitera eman dutenez.

Auzitegi Nazionalean lekuko moduan egindako adierazpenean, Goirigolzarrik azaldu du Luis de Guindos Ekonomia ministroaren dei bat jaso zuen, kargu hori hartzera animatzeko, Rodrigo Ratok dimititu zuen egun berean. Azken horrek ere deitu egin zion, kargua berak hartzea proposatzeko.

Goirigolzarriren arabera, Ratok astebete lehenago deitu zuen, Bankiako kontseilari deleagatu izatea proposatzeko, 2011ko uztailean erakundea burtsara irtetean eskaini zion postu bera.

Azkenean onartu egin zuen, "Espainiako ekonomiarentzat proiektu erabakigarria zelako", bere talde propioa sortzeko "askatasuna" eskatu ostean. Fiskalak zergatik 19.000 milioi euroko onbideratze plana eskatu zuen  galdetu dionean, Goirigolzarrik erantzun du bere kudeaketan "zerotik hasi" behar izan zuela, proiektu hori aurrera eramateaz gin, kontu-ikuskarien oniritziarekin kontu batzuk egin behar zituelako.

Errealitatea ukatzen jarraitzeak ez du ezertarako balio. Ezin da kurbaren atzera joan. Egun inork zalantzan jartzen ez duen errealismo ariketa egin genuen”, nabarmendu du Goirigolzarrik.

Martxoko kontuak (309 milioiko onurak) bozkatu zituzten aholkulari berdinek maiatzaren 25ekoak (2.979 milioi euroko galerak) onartu zituztela aaldu du, ez zelako irizpide aldaketarik izan, estimazioena baizik.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X