Hauteskunde orokorrak Italian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Galera handiak Europako burtsetan, Italiako hauteskundeen ostean

Luis de Guindosek onartu du Italiako egoerak nolabaiteko 'kutsadura efektua' izan duela diru merkatuetan, baina 'epe motzeko' kontua izatea espero du.
Artxiko argazkia
Espainiako burtsa (artxiboko argazkia). Argazkia: EiTB

Europako diru merkatu nagusiek nabarmen egin dute behera gaur, Italiako hauteskundeen emaitzek sortutako zalantzen eraginez.

Hala, Milango burtsak % 4,89 egin du behera; Madrilgoak, % 3,20; Parisekoak, % 2,67; Frankfurtekoak, % 2,27 eta Londresekoak, berriz, % 1,34.

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak onartu du Italiako egoerak nolabaiteko "kutsadura efektua" izan duela burtsetan, baina "epe motzeko" kontua izatea espero du.

Espainiako IBEX 35 indizeak ia % 3 egin du atzera saioa hasi eta berehala, eta bankuak eta merkatuko balore handiak izan dira galeren zerrendan buru. Azkenean, % 3,20ko galerarekin itxi du jarduna Ibex 35ak, eta 8.000 puntuko maila galdu du.

Arrisku saria

Europako zenbait herrialdetako arrisku sariek ere nabarmen egin dute gora gaur. Espainiako arrisku saria 403 punturaino igo da goizeko lehen orduan, eta gero 387ra jaitsi da. Jarduna, hala ere, 392 puntuan itxi du.

Italiako arrisku saria 333 puntuan kokatu da; Portugalgoa, 509 puntuan; eta Greziakoa, 954 puntuan.

Italiaren "kutsadura efektua" epe motzeko kontua izatea espero du Espainiak

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak onartu du Italiako egoerak nolabaiteko "kutsadura efektua" izan duela diru merkatuetan, baina "epe motzeko" kontua izatea espero du. Halaber, Italiak laster gobernu egonkorra izatea espero du.

"Italiarentzat ona dena ona da Espainiarentzat, eta alderantziz" adierazi du Ekonomia ministroak. Italian ezegonkortasuna nagusitzen ari bada ere, Europa krisi ekonomikotik ateratzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte, De Guindosen iritziz.

Horren ustez, Italiako hauteskundeak pasatuta "argi geratu da" egonkortasun politikoak duen garrantzia. Baldintza hori "ezinbestekoa" da krisi ekonomikoa gainditzeko, Ekonomia ministroaren aburuz.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X