Manifestazioak 31 hiritan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Portugaldarrak kalera atera dira berriro 'troika'ren aurka

500.000 lagun inguru bildu dira Lisboan, ''Troika' pikutara joan dadila' lelopean. Egun hauetan 'troika'ren hainbat aditu dira Portugalen Gobernuak hitzartutako neurriak berrikusteko.
Lisboan 500.000 bat lagun bildu dira. Argazkia: EFE
Lisboan 500.000 bat lagun bildu dira. Argazkia: EFE

Ehunka mila lagun izan dira larunbat honetan Portugaleko 31 hirietako kaleetan "'Troika pikutara joan dadila' mugimenduak deitutako manifestazioekin bat egiteko. Izan ere, Nazioarteko Diru Funtsa, Europar Batzorde eta Europako Banku Zentraleko kideak Portugalen dira egunotan finantza-erreskatea dela eta Gobernuarekin hitzartutako neurriak betetzen ari diren ebazteko.

Lisboan 500.000 bat lagunek parte hartu dute, antolatzaileen arabera. Martxa Merkataritza plaza ezagunean amaitu dute. "Nahiago dut lasañan zaldi-haragia jatea, Gobernuan astoak izatea baino" bezalako leloak izan dira pankartetan irakurgai. Halaber, 1974ko Krabelinen Iraultzaren kanta ere abestu dute.

Lehen aldiz, manifestazio jendetsu batek bat egin du 'troika'ren bisita batekin. 'Troika'ren adituak Gobernuaren lana ari dira aztertzen, finantza-erreskatearen zazpigarren tarteari oniritzia eman ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X