Euskal Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJrekin Aurrekontuak negoziatzeko prest azaldu da PP

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak azpimarratu duenez, "aurrekontuak izatea nahi dut Euskadirako premiazkoak direlako".
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentea. Argazkia: EITB

Eusko Jaurlaritzarekin Aurrekontuak hitzartzeko prest azaldu da PP, Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentearen esanetan, krisi ekonomikoa gainditzeko "ezinbesteko" tresna delako. Hala ere, Eusko Jaurlaritza "gardena eta malgua" izan behar dela aurreratu du, Donostiako metroa finantzatzeko eta Araban inbertsioak egin ahal izateko, besteak beste.

"Vasco Press"i eskainitako elkarrizketan Basagoitik esan duenez, "oso garrantzitsua" da berriztutako aurrekontuak izatea, jarduera ekonomikoaren beherakadari eta langabeziari aurre egiteko, eta alor publikoan "behar-beharrezkoa" ez den auzietan aurrezteko.

"Aurrekontuak izatea nahi dut Euskadirako premiazkoak direlako", esan du, "PPk lagundu nahi du, Gobernuak egiten duenak gustatzen ez bazaigu ere". Gauzak horrela, eztabaida horren erantzule sozialistak izatea eskatu du. "Ez naiz lehendakaria, baina Euskadiko interes orokorrean pentsatzeko eskatu nahi diot PSEri".

Larrialdi fasea

Euskadiko PPko buruak nabarmendu duenez, "egungo larrialdi fasean, alderdi guztiok laguntza eman behar dugu, baina Urkulluren Gobernuak laguntza hori jaso beharko du".

Datorren asteartean Gobernu Kontseiluan onartuko duten 2013rako Euskal Aurrekontuen Legea bat datoz osoko zuzenketa batekin. "Horrela egingo dugu aurrekontuak hobetu behar direla esateko", iragarri du Basagoitik.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X