Urtean 1,3 milioi aurrezteko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BECek zuzendaritza berria izango du, eta premiazko plana abiatuko dute

Planak hiru oinarri izango ditu: pabiloien alokairua sustatu, funts osagarriak lortzeko; langileen soldatak ordaintzeko funtsa murriztu, eta kostu operatiboak txikitu.
Barakaldoko BECren eraikina. Argazkia: EiTB
Barakaldoko BECren eraikina. Argazkia: EiTB

Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez, "gutxi barru" Bilbao Exhibiton Centreko zuzendaritza berria osatuko dute. Gainera, urtean 1,3 milioi euro aurrezteko eta 2016rako oreka operatiboa lortzeko premiazko plan bat martxan jarriko dute.

Eusko Legebiltzarrean, kontrolerako saioan, Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak azaldu duenez, "BECen sarraski ekonomikoa gelditzeko premiazko plan bat behar da". Azpiegitura horren "finantza egoera larriari aurre egiteko" Eusko Jaurlaritzak zer neurri hartuko dituen galdetu dio Maneirok lehendakariari.

Urkulluk BECen egoera "oso zaila" dela adierazi du, eta Jaurlaritzak, bertan parte hartzen duten gainerako erakundeekin batera, hartu beharreko neurriak onartuko dituela esan du.

BECen, hauek parte hartzen dute: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko eta Barakaldoko Udalak eta Bilboko Merkataritza Ganbera.

Planak hiru oinarri izango ditu: pabiloien alokairua sustatu, funts osagarriak lortzeko; langileen soldatak ordaintzeko funtsa murriztu, eta kostu operatiboak txikitu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Euskadik ELAren "seinalamendu kanpaina" salatu du, euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duelako

Comisiones Obrerasek sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat salatu du, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak euren kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X