Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Justiziak aurrekontuaren % 73,3 herritarren zerbitzuei eskainiko die

Egun martxan dauden programa guztiei eutsiko dietela ziurtatu du Erkorekak.
osu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Justizia sailburua. EITB

Jaurlaritzaren Justizia Sailak % 5eko murrizketa izango du, 2013ko Aurrekontuen proiektuan aurreikusi bezalaxe, eta % 73,3 baliabideak finantzatzeari eta herritarren zerbitzuei eskainiko die.

Guztira 212,3 milioi euro izango dituztela azaldu du Erkorekak, egun baino % 7,9 gutxiago. Hala ere, martxan dauden programa guztiei eutsiko dietela ziurtatu du.

Aurrekontuen diru kopuru osoaren % 2,3 bideratuko da Justizia Sailera. Horren aurrekontuaren zati handiena (28,7 milioi euro) Justizia jauregien baliabideentzat izango da.

Halaber, arauak hautsi dituzten adingabeak birgizarteratzeko 12,8 milioi euro egongo dira eta 9,8 milioi doako laguntza juridikorako.

Bestalde, genero indarkeriaren biktimak artatzeko 1,6 milioi euro bideratuko dira eta 1,4 milioi familia topalekuetarako.

Administrazio Publikorako 43 milioi euro egongo dira, eta horietatik 13,3 herritarren arretarako eta euskal administrazio elektronikoko berrikuntzarako erabiliko da.

Hizkuntza normalizazioari dagokionez, ostera, % 3,8 igoko da % 3,8 igoko da aurrekontua iazkoarekin alderatuta. Guztira, 13 milioi euro. Erkorekak azaldu duenez, Jaurlaritzaren itzultzaile guztiak Administrazio Publikoaren baitan egongo direlako izan da, izan ere, orain arte hainbat Sailetan sakabanatuta zeuden.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X