2013. urterako
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.000 milioiko pobreziaren aurkako funtsa proposatu du Rubalcabak

PPren murrizketek "emergentzia egoera" ekarri dutela esan du Rubalcabak eta "espainiarren % 20 pobreziaren mugatik behera" bizi direla gaineratu du.
Alfredo Perez Rubalcaba. EFE

Pobreziaren aurkako funtsa egitea proposatu die Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari orokorrak beste alderdi politikoei. Funtsak, 1.000 milioi euro izango lituzke eta 2013. urterako izango litzateke.

Funts honek 500.000 familiei lagunduko liekeela esan du eta 30.000 lanpostu eratuko lituzkeela. Halaber, gizarteratzeko errentak beste 80.000 lagunek jaso ahal izango lituzketela esan du.

1.000 milioi euro horiek banatzeko proposamena ere egin du Rubalcabak. 400 milioi Udaletako gizarte zerbitzuetarako bideratuko lituzke, jakiak, liburuak, eskolako materiala... erosteko, etxebizitzen gastuei aurre egiteko eta aterpetxe berriak egiteko, besteak beste.

Beste 400 milioi, erkidegoentzat. Horrela, gizarteratzeko errentak beste 80.000 lagunek jasotzea ahalbidetuko litzatekeela esan du. Beste 200 milioiak, Hirugarren Sektoreko Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat (GKE).

Rubalcabak sozialistek Madrileko egoitzan egin duten "Pobreziari Aurre Egin" ekitaldian hitz egin du. Proposamena Herrien Federaziora eramango duela esan du, ondoren, erkidegoetako parlamentuetara, eta azkenik, Espainiako parlamentura, "Gobernuarekin akordioa bilatzeko".

"Pobreziaren aurkako konpromisoa" txostena PSOEk egin du, eta bertan, espainiarren % 20 pobreziaren mugatik behera bizi direla diote, 2 milioi haur pobrezia jasateko arriskuan daudela eta GKEak gainezka daudela ohartarazi dute, 5 milioi lagun baino gehiagori laguntzen dietelako. Egoera gizartearen aurkako politikek eta PPren murrizketek areagotu dutela esan du Rubalcabak, "emergentzia egoera" sortuz.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X