2013an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Makina-erramintaren fakturazioa % 7 murriztuko da Espainiako Estatuan

Espainiako makina-erraminta ekoizleen elkarteak (AFM) aurreikusi duenez, 2013a "oso zaila" izango da, izan ere, % 40 murriztu da eskaria lehenengo hiruhilekoan.
Makina-erramintaren fakturazioa % 7 murriztuko da Espainiako Estatuan.
Makina-erramintaren fakturazioa % 7 murriztuko da Espainiako Estatuan. Argazkia: EiTB

Espainiako makina-erraminta ekoizleen elkarteak (AFM) aurreikusi duenez, 2013a "oso zaila" izango da, fakturazioa % 5 eta % 7 artean murriztuko baita aurreko urtearen aldean. Aurreko urtean, hala ere, 1.327,66 milioiko fakturaziora iritsi ziren eta inoizko esportazio maila altuena lortu zuten.

Ignacio Torrecilla eta Xabier Ortueta AFMren presidente eta zuzendari nagusiak Donostian emandako prentsaurreko batean azaldu duenez, aurtengo urtea "ahul" hasi da, lehenengo hiruhilekoan eskaria % 40 murriztu baita.

Hala ere, urteak aurrera egin ahala datuak hobetzen joango direla espero du, nahiz eta aitortu ez direla 2012ko emaitzak errepikatuko. Iazkoa urte "ona" izan zela esan du Torrecillak, baina desoreka nabarmenak atzeman omen zituzten, esportazioak ekoizpen osoaren % 80 suposatu baitzuen.

Torrecillak ohartarazi duenez, Espainiako Estatuan "dimentsioa irabazi beharra" du sektoreak lehiakor izaten jarraitu nahi badu. Haren esanetan, sektoreak "enpresa txikien malgutasuna eta handien indarra" behar du, eta horretarako, negozioak "egokitu" behar dira, elkarlana, aliantzak eta bat-egiteak sustatuz.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X