Alderdi politikoekin bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Sukalde lanik gabe' zaila izango da mahaiaren arrakasta, PSEren ustez

Mendiaren hitzetan, dagoeneko esku artean behar zuten ''lanerako aurretiazko dokumentu bat''. Bestalde, aldundien koordinatzaile lanetan soilik ez aritzea eskatu dio Jaurlaritzari.
Idoia Mendia
Idoia Mendia. EFE

Idoia Mendia PSE-EEko bozeramailearen hitzetan ''zaila'' izango da datorren astean Iñigo Urkullu lehendakariak deitutako mahai politikoak arrakasta izatea, aurretik ez delako ''sukalde lanik'' egon eta aurretiaz jorratzeko dokumenturik ez dagoelako.

Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiekin bilera egingo du asteartean Urkulluk Lehendakaritzan, eta bertan, ekonomia sustatzeko planari buruzko informazioa "aurrez aurre" emango die.

Hitzordu horri begira, baina, dagoeneko ''lanerako aurretiazko dokumentua eta proposamen zehatzak'' esku artean izan behar zituzten alderdiek, Mendiaren hitzetan, ''bilera hori argazki soila izan ez dadin eta, bertan, eztabaidarako eta proposamenerako aukera egon dadin''.

Aldundiekin akordioa

"Ondo deritzogu Jaurlaritza eta aldundiak bat etortzea hazkunde ekonomikoa bultzatu eta enpleguaren alde lan egiteko beharrean'', esan du Mendiak, baina, PSE-EEko bozeramailearen ustez, joan den asteazkeneko bileran adostutakoa ''ez da Euskadik behar duen plana, zenbatekoak banatzeko argazkia baino''.

Hala, Jaurlaritzari ''aldundiekin adostu ditzakeen neurriak'' Legebiltzarrera eramatea eskatuko diotela aurreratu du sozialistak, ''Legebiltzarrak neurriak aztertu eta eztabaidatu ditzan, eta ez daitezen lurralde mailako baliabideen banaketa soila izan''.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X