Gazteen enpleguarentzako laguntzak defizita ez izatea eskatu du Rajoyk
Gazteen kontratazioa sustatzeko laguntzak defizit helburuetatik kanpo uztea proposatu dio gaur Europar Batasunari (EB) Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak. Aldi baterako mekanismoa izango litzateke, Rajoyren hitzetan.
Berggruen Institutuak Parisen Europaren etorkizuna aztertzeko jardunaldia antolatu du eta proposamena ekimenaren amaieran egin du Rajoyk. Besteak beste, François Hollande Frantziako presidenteak eta Wolfgang Schauble Alemaniako Ekonomia ministroak parte hartu dute.
EBk gazteen langabeziari aurre egiteko politikak martxan jartzea beharrezkoa dela azpimarratu du Espainiako agintariak. Zentzu horretan, kontratuen hobariak bultzatzea ekimen positiboa izan daitekeela uste du Rajoyk, Espainiako Gobernuko iturriek azaldu dutenez. Espainiarentzako 2.500-3.000 milioi euro suposa ditzake.
Rajoyren ahotan, laguntzak defizit helburuetatik at uzteak ekintza "eraginkorra eta azkarra" ahalbidetuko du, "kontratazioa sustatzeko ahalmenarekin".
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak EBko Lan ministroak uztailaren 3an, Berlinen, biltzea proposatu du, gazteen enplegua sustatzeko programarik onenak eta eraginkorrenak aztertzeko. Rajoyk ekimenari babesa eman dio.
Gazteen enplegua suspertzeko plana
Frantziako eta Alemaniako Gobernuek gazteen enplegua suspertzeko planaren “oinarriak” ezarri dituzte gaur. Urtea bukatu aurretik martxan jarri nahi dute, Francois Hollande Frantziako presidenteak adierazi duenez. “Azkar egin behar dugu, Europa ideia da jokoan dagoena”.
Plan horren helburuen artean, Europa mailan prestakuntza praktikoa hobetu eta mugikortasun handiagoa lortzea.
“Hazkundearen ibilbidera bueltatu behar gara, baina, batez ere, itxaropenaren bidera”, esan du Hollandek.
Frantziako presidenteak aurkeztutako neurrien artean Erasmus bekak ikasleei ez ezik gazte guztiei zabaltzea dago. Gauzak horrela, edozein gaztek beste herrialdeetako enpresetan egin ahal izango ditu praktikak. Hizkuntzen mugak gainditzeko prestakuntza aukerak izango dira.
Horrez gain, prestakuntza profesionaleko ikasketa teorikoekin batera, enpresetan praktikak bultzatzea ere proposatu dute, Alemaniako eredua jarraituz.
Enpresa txiki eta ertainei kredituak errazteko, Europar Batasunean dauden 6.000 milioi euroak lehenbailehen mugimenduan jartzea eskatu dute Gobernu bietako ordezkariek.
Neurri horiekin, Europako Batzordeak proposamen zehatza aurkeztuko du, gero Estatuek onartu ditzaten. Datorren uztailean Europar Batasuneko Enplegu ministroak Berlinen bilduko dira, gaur Parisen aurkeztutako planari zabalkunde handiagoa emateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Lariyaniren heriotza baieztatu du eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.