Aldundiaren proiektua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoarrek ez dituzte bidesari berriak ordainduko

Ordainpekoak ez diren errepideek autoa erabiltzen duten gipuzkoarrentzat doanekoak izaten jarraitzea proposatu du Aldundiak.
Tráfico carretera coches trafikoa errepidea
Tráfico carretera coches trafikoa errepidea

Gaur egun ordainpekoak ez diren errepideek doakoak izaten jarraitzea proposatuko du Gipuzkoako Aldundiak, ibilgailu arinentzat, Euskadi Irratiak aurreratu duenez.

Neurri hori Batzar Nagusietara eramango du Aldundiak, errepideak finantzatzeko planaren baitan.

Haon zuzen ere, autoa erabiltzen duten gipuzkoarrentzat N-1, A-15-, N-121 eta GI-632 errepideak doan izatea proposatuko du foru erakundeak.

Kamioilarien kasuan, Europar Batasunak ez du  baimentzen bertako garraiolarien aldeko diskriminazioa egitea, baina Aldundia sektoreko ordezkariekin hitz egiten ari da, kamioilari gipuzkoarrak ez kaltetzeko bide bat aurkitzeko.

Gipuzkoatik kanpoko kamioiek eta autoek, horiek bai, bidesari guztiak ordaindu beharko dituzte.

Aldundiak aurkpe sistema bat jarri nahi du errepideetan, autoak gelditu gabe identifikatzeko, ez baita ordainlekurik egongo.

Foru arau proiektuak Bruselaren oniritzia behar du, eta gaur Larraitz Ugarte Bide Azpiegitura diputatuak lehen hartu-emana izan du Europar Batasuneko ordezkariekin. Pasu hori emanda, datorren astean aurkeztuko du Aldundiak egitasmoa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat Eusko Legebiltzarreko hesiari katez lotu zaio, martxoaren 17ko greba orokorraren aldeko ekintza batean

Ertzaintzako agenteek askatzeko eskatu diote, eta uko egin dionez, ertzain batek zizaila batekin katea hautsi eta identifikatu egin du. Ekintza horretan, Eusko Legebiltzarraren atartera pilotak bota dituzte, eta LABek deialdiaren arrazoiak gogorarazi ditu, eta gutxieneko soldata propioa izateko pilota Eusko Jaurlaritzaren "teilatuan" dagoela, Bittor Gonzalez LABen ordezkariak azaldu duenez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X