Ekialde Hurbileko gatazkak piztutako ziurgabetasunaren aurrean nola jokatu aztertzeko bilduko da gaur Industria Defendatzeko taldea
Zamudioko Parke Teknologikoan egingo dute bilera, eta bertan izango dira Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak, enpresak, klusterrak eta hainbat eragile. Energiaren prezioen gorakadak euskal industrian izan dezakeen eragina aztertzea eta neurriak lehenbailehen hartzea izango dute helburu.
Ekialde Hurbileko gatazkak industrian izan ditzakeen ondorioak aztertzeko eta neurriak lehenbailehen hartzeko, Imanol Pradales lehendakariak premiaz elkartuko du gaur Industria Defendatzeko taldea. Bilera Zamudioko Parke Teknologikoan egingo dute.
Alarma piztu da Euskadiko industrian, petrolioaren eta gasaren prezioen bilakaeraren ondorioz, erregaiak garestitzeak kalteak ekartzen baitizkio sektoreari. Testuinguru horretan, Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurka hasitako erasoekin piztu den gerra da, gaur-gaurkoz, euskal industriak duen mehatxurik handiena.
Bileran izango dira Imanol Pradales lehendakaria eta Mikel Jauregi Industria sailburua, baita Euskadiko erakunde nagusien ordezkariak, enpresak, klusterrak eta hainbat eragile ere.
Energiaren merkatuen bilakaerak kezka areagotu du azken egunotan. Petrolioaren prezioak goranzko joera nabarmena izan du azken astean, eta astelehenean Brent upela 99 dolarretara iritsi zen. Atzo, ordea, merkatuak zertxobait baretu ziren eta prezioa 90 dolarrera jaitsi zen, baina, hala ere, azken asteko igoera % 17 ingurukoa izan da.
Gasaren prezioak ere gora egin du, % 5 inguru azken astean, eta horrek eragin zuzena du industriaren kostuetan, kostu logistikoak garestitzea dakar.
Egoera horren aurrean, prezioen aldakortasunak sortzen duen ziurgabetasunari aurre egiteko neurriak aztertuko dituzte gaurko bileran. Besteak beste, Mikel Jauregi Industria sailburua gasaren prezioei muga jartzeko aukeraren alde agertu da berriki, Euskadi Irratiko Faktoria saioan egindako elkarrizketan.
Zure interesekoa izan daiteke
LAB: Pradalesen Gobernuak "suspentso atera du" langileen aldeko politiketan
Garbiñe Aranburuk zalantzan jarri du lehendakariarekin egindako bilera-sortaren sinesgarritasuna, eta elkarrizketa soziala instituzionalizatzeko legea bertan behera uzteko eskatu dio Imanol Pradalesi.
EHUren intersindikalak salatu du Unibertsitate Lege berriak unibertsitate publikoari beharrean, pribatuari egiten diola mesede
Sindikatuok "kezka handia" agertu dute Unibertsitate Lege berriarekin, eta salatu unibertsitate pribatuei diru publikoa jasotzeko bidea errazten diela, publikoaren kaltetan. Hain justu, EHUren "arazo larriena azpifinantzaketa" dela nabarmendu dute.
Greba deitu dute Bizkaiko metal merkataritzan urriaren 7rako, lan hitzarmen berri baten alde
ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek soldatak KPIaren arabera eguneratzea eta lanaldia Bizkaiko merkataritzako beste hitzarmen batzuetan ezarritako urteko 1.725 orduetara murriztea.
Gipuzkoako gasolindegietako langileak kalera atera dira lan-hitzarmen berriaren alde
Gipuzkoako gasolindegietako langileek elkarretaratzea egin dute Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzaren aurrean, hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa salatzeko. Ia bi urteko prozesuaren ostean, langileak kexu dira patronalak ez duelako erakusten elkarrizketarako borondaterik. Akordiorik lortu ezean, iragarri dute datozen asteetan mobilizazioak areagotu ditzaketela.
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.