2014an martxan jarriko dira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoak urtero 38 milioi euro bilduko ditu bidesarietan

Portugalen, Austrian, Mexikon eta Txilen erabiltzen duten sistema bera erabiliko du Gipuzkoak. Hesirik gabeko arku elektronikoak erabiliko dituzte bidesarietan.
18:00 - 20:00
Gipuzkoak urtean 38 milioi euro jasoko ditu bidesari sistema berriarekin

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero 38 milioi euro biltzea espero du bidesarien sistema berriarekin. Probintziako ibilgailu arinek (autoak) ez dute ordaindu beharko, eta sistema 2014ko urrian egongo da martxan.

Larraitz Ugarte Azpiegituretako diputatuak agerraldia egin du Donostian. Egitasmoaren aspektu tekniko nagusiak azaldu ditu Ugartek. Sistema N-I errepidean, N-121 errepidearen tarte batean, A-15ean eta GI-632an ezarriko dute.

Portugalen, Austrian, Mexikon eta Txilen erabiltzen duten sistema bera erabiliko du Gipuzkoak. Hesirik gabeko arku elektronikoak erabiliko dituzte bidesarietan, ibilgailuak ez geldiarazteko. Matrikulak irakurtzeko sistema batekin edo 'Via-T' deritzonarekin bezeroei kobratuko zaie.

Hala eta guztiz ere, sistema guztiek ibilgailu arinak eta astunak ezberdintzeko aukera izango dute. Esan bezala, Gipuzkoako ibilgailu arinek ez dute ordaindu beharko, eta sistemak baztertu egingo ditu, gainerako bezeroei ibilbidearen arabera kobratzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat identifikatu dute Eusko Legebiltzarreko hesira kateatu ostean, martxoaren 17ko greba orokorraren aldeko ekintza batean

Ertzaintzako agenteek askatzeko eskatu diote, eta uko egin dionez, ertzain batek zizaila batekin katea hautsi eta identifikatu egin du. Ekintza horretan, Eusko Legebiltzarraren barruko sarreran ere pilotak bota dituzte, eta LABek deialdiaren arrazoiak gogorarazi ditu, baita Eusko Jaurlaritzaren "teilatuan pilota" dagoela ere, gutxieneko soldata propioa izateko, Bittor Gonzalez LABeko ordezkariak azaldu duenez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X