Albiste da
2013ko lehenengo seihilekoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako defizita BPGaren % 4,38an kokatu da, % 3,25 gutxiago

Estatuak PFEZaren bidez lortutako bilketa % 3,1 jaitsi da, eta sozietatearen gaineko zergaren bidez bildutakoa % 30,4.
Dirua
Dirua

Espainiak 45.133 milioi euroko defizita izan du urteko lehenengo sehilekoan, hau da, BPGaren % 4,38; iaz garai berdinean lortutakoa baino % 3,25 gutxiago.

Ogasun eta Administrazioen Ministerioak zabaldutako datuen arabera, balantzea 60.685 milioiko, %13,6 gehiago, diru-sarreren eta 105.818 milioi euroko, % 5,7 gehiago, gastuen ondorio da.

Estatuak PFEZaren bidez lortutako bilketa % 3,1 jaitsi da, eta sozietatearen gaineko zergaren bidez bildutakoa % 30,4, Ogasunaren arabera, urte hasieran itzuli zena eta aurreko urteetan ordaindu gabe zeuden itzulketagatik ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X