Itun fiskalaren gakoak: errenta aitorpena, etxebizitza eta iruzurra
EAJko, PSE-EEko eta PPko buruzagiek adostutako itun fiskalak ekonomia suspertzeko eta langabeziari aurre egiteko hainbat neurri aurreikusten ditu.
Oraingoz zehaztasun guztiak ezagutzen ez badira ere, hauek dira jeltzaleek, sozialistek eta popularrek adostutako neurri garrantzitsuenak:
- Errenta aitorpena: Errenta zergaren eskalan hiru tarte berri sortuko dituzte, errenta altuenak dituztenek gehiago ordaintzeko: 91.370 eta 121.819 euro bitartean irabazten dutenek % 46 ordainduko dute, 121.820 eta 177.649 euro bitartean irabazten dutenek, % 47, eta hortik gorakoek, % 49. Enpresak eta proiektuak sustatzeko neurriak ere onartu nahi dituzte, atal honen barruan.
- Aurrezkiei dagokienez, % 20 ordainduko dute 2.500 euro arteko aurrezki errentak dituztenek. PPk akordioarekin bat egin baino lehen, 15.000 euro arte % 21 ordaintzea adostu zuten EAJk eta PSEk.
- Etxebizitza: Etxebizitza erosi dutenek kenkariak izaten jarraituko dute. Jarritako diruaren % 18 murriztea aurreikusi dute, orain arte bezala, baina kuotari gehienez ere 1.520 euro kendu ahalko zaizkio aurrerantzean. PPk bat egin eta gero, familia ugariek eta gazteek kenkari osoak izango dituzte.
- Pentsio planetan ere, gehienez 5.000 euroko kenkaria egongo da indarrean.
- Herentzien kasuetan, seme-alabak gurasoengandik jasotako ondasunen % 1,5 ordaindu beharko diote Ogasunari. Aurreneko 400.000 euroak, hala ere, zergarik gabe libre geratuko dira.
- Iruzurraren aurkako neurriak: Batzorde berezi bat osatuko dute, eta hainbat neurri adostuko dituzte EAEko Batzar Nagusietan, harmonizazioa bultzatzeko.
- Itun fiskalari esker, 1.500 milioi gehiago lortzeko asmoa dute jeltzaleek eta sozialistek. Kopuru horren erdia ekonomia suspertzeko eta langabeziari aurre egiteko erabiliko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.