Zer da hartzekodunen konkurtsoa?
Pertsona fisiko edo juridiko bat kaudimengabe geratzean eta bere zorrei aurre egiteko gai ez denean martxan jartzen den prozedura juridikoa da hartzekodunen konkurtsoa.
Kaudimengabezia horren ondorio kaltegarriak saihesteko erabiltzen den tresna da, ahulenak babestea baitu helburu, hots, langileak (kobratzen lehenengoak dira). Hala, tankerako konkurtso bat abiatzen denean enpresaren egoera kaskarra eragin dutenak kanpo geratzen dira (enpresaren kudeatzaileak). Bi hitzetan, hauxe litzateke: zorrei aurre egin ezin dieten enpresek justiziarengana jotzen dute, honek egoera bere onera eramateko eta zorrak kitatzen laguntzeko.
Enpresak porrota edo ordainketen etetea iragartzean martxan jartzen den prozedura da hartzekodunen konkurtsoa.
Bi motatakoa izan daiteke konkurtsoa: borondatezkoa edo beharrezkoa, hau da, zordunak hala eskatuta edo hartzekodunek galdegindakoa. Lehen kasuan, enpresak behea jo duela iragartzen duenetik bi hilabete ditu konkurtsoa eskatzeko.
Hartzekodunen aurrekonkurtsoa
Hala ere, Lege Konkurtsalaren 2009ko erreforman jasotzen den beste aukera batek hauspo apur bat gehiago ematen die egoera zailetan dauden enpresei; hain zuzen ere, bide hori hartu du Fagor Etxetresnakek: hartzekodunen aurrekonkurtsoa.
Mekanismo hau hautatzen duen zorduna ez dago hartzekodunen konkurtsoa aurkeztera behartuta, eta hartzekodunekin negoziatzen has daiteke lehenago. Horrela, hiru hilabete gehiago izaten ditu egoera onbideratzeko. Epe hori bukatutakoan, epaitegian konkurtsoa deitzeko eskakizuna hurrengo hilabetean egitera behartuta dago, legez. Enpresak sei hilabeteko epea du orotara, beraz, konpainia hondotik ateratzeko.
Faseak
Hartzekodunen konkurtsoak bi fase nagusi ditu: enpresaren egoera ekonomikoaren ebaluazioa eta hitzarmen edo kitapena.
Lehen fasean, urrats hauek egin behar dira:
Konkurtsoa deklaratuko da. Behar izatekotan, prebentziozko neurriak hartuko dira.
Administrazaile konkurtsala izendatuko da, eta horrek egoera ekonomikoaren inguruko txostena egingo du. Erabakiaren aurka egiteko eskariak aurkezteko eta kontuak emateko unea da.
Masa aktiboa zehaztu.
Masa pasiboa zehaztu.
Urrats hauek eginda, zordunak konkurtsoa eta haren bide luzea amaitzeko aukera bat izaten du: hartzekodunen konkurtsoaren proposamena aurretiaz egin. Hartzekodunen erdiek baino gehiagok eta ordezkari judizialek onartu behar dute pauso hori, eta, bidea amaitutzat emateko, bete egiten dela bermatu behar da.
Hartzekodunekin akordiorik lortu ezean, hitzartutakoa betetzen ez bada edo konkurtsoan dagoenak ondasunak kitatu eta zorra ordaintzea erabakitzen badu, enpresa kitatu egingo dute.
Konkurtso ia guztien amaiera enpresaren itxiera izaten da
2013an bildutako datuen arabera, hartzekodunen konkurtsoen % 94ren amaieran enpresa itxi egiten da, eta % 6n soilik lortzen dute sozietatearen zerga berrantolatzeko akordio bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Angularen arrantza kanpainak bertan behera jarraitzea berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziearen egoera kritikoa egiaztatu ondoren.
Diesel litroa 2 eurotik gorakoa da jada Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.