Fagorren balizko itxiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fagorren bezeroak: Zer gertatuko da bermearekin edo ordezko piezekin?

Saltzailea da produktuaren bermearen erantzule aurreneko bi urteetan. Arazoa, izatekotan, bi urte baino gehiagoko etxetresnekin edo ordezko piezekin izan daiteke.
Fagor Etxetresnak
Balizko itxiera batean, arazoak egon litezke ordezko piezekin eta zerbitzu teknikoarekin.

Fagor Etxetresnak hartzekodunen konkurtsoan sartuko da datorren astean eta horren ondoren etor litekeen likidazioak eta itxierak langileengan eta ekonomian suposa dezakeenaz haratago, etxean marka honetako gailua duten bezeroen artean sortu den ziurgabetasuna ere badago. Izan ere, itxieraren kasuan, zerbitzu teknikoa eta ordezko piezak kolokan egon litezke.

Hori horrela, balizko itxiera baten aurrean, zer egin Fagor, Edesa, Aspes edo De Dietrich markako etxetresnarik duten bezeroek matxuraren bat badute?

Kontsumo-ondasun orok bi urteko berme legala dute eta saltzailea da horren erantzulea, hau da, produktua erosi genuen saltokia.

Hala, lehen bi urte horietan etxetresna apurtuko balitzaio, bezeroak erosi zuen dendara jo beharko luke eta honek hartu beharko luke bere gain tresna konpontzea edo beste bategatik ordezkatzea, betiere doan.

Aurreneko bi urte horiek igarota, arazoak egon litezke, baina itxiera kasuan bakarrik. Legearen arabera, produktua egiteari utzi eta bost urtera, fabrikatzaileak zerbitzu teknikoa eta ordezko piezak izan behar ditu. Dena dela, Fagor Etxetresnen kasuan, konkurtsoa enpresaren likidazioan eta itxieran bukatuko balitz, enpresak ezingo lioke horri aurre egin.

Hala, bezeroak bere gain hartu beharko luke etxetresna konpontzeko edo ordezkatzeko kostua. Bada beste aukera bat, estaldura izanez gero, etxeko aseguruari exijitzea.

Oraingoz, dena dela, Fagor Etxetresnen zerbitzu teknikoa lanean ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X