2014rako aurrekontua gehiago doitzea eskatu dio Bruselak Espainiari
2014rako Espainiak prestatu dituen aurrekontuek ez dute defizita murrizteko helburua bermatzen, Europako Batzordeak gaur jakitera eman duenez. Defizita Europako Batzordeak ezarritako Barne Produktu Gordinaren % 5,8ra jaistea da helburua. Hori betetzen ez omen dela eta, Mariano Rajoy Espainiako presidenteari murrizketa osagarriak onartzeko eskatu dio Bruselak. "2014rako Espainiako prestatu duen aurrekontu zirriborroak Egonkortasun eta Hazkunde Ituna ez errespetatzeko arriskua dago, defizit helburua ez baita bermatzen", adierazi du Europako Batzordeak agiri batean.
"Harik eta Egonkortasun Ituna bere osotasunean bete arte, 2014rako aurrekontuak doitzeko neurriak hartzeko deia egiten die Europako Batasunak Espainiako agintariei", agiriak, hitzez hitz, jasotzen duenez.
Udazken honetarako Bruselak aurreikusi dituen datuen arabera, Espainiaren defizita 2014an % 5,9koa izango da, helburuaren gainetik, gutxi bada ere. Horren arrazoia, EBren ustez, Bruselak aurreikusi duen hazkundea Espainiak aurreikusi duena baino baxuagoa dela da. Hau da, Espainiak % 0,7ko hazkundea aurreikusi du aurrekontuak egiterakoan, baina Europak uste du hazkunde hori % 0,5ekoa izango dela. Halaber, enplegua Espainiak aurreikusi baino gutxiago haziko da, Bruselaren arabera.
2013an Espainian ezarritako neurriak eraginkorrak direla esan du Bruselak, urte honetako ezarritako defizit helburua (Barne Produktu Gordinaren % 6,5) lortzea eragin baitute. Dena dela, Espainian diru sarrera uste baino txikiagoa izen denez eta erkidegoetara uste baino gehiago bideratu denez, aurten ere, "arrisku esanguratsua" egon badagoela iragarri du Bruselak.
2015-2016 urteei begira, berriz, Espainiak oraindik ez duela urte horietarako ezarritako defizit helburua bermatzeko neurririk zehaztu salatu du Europak: 2015erako defizit helburua % 4,2koa da eta 2016rako % 2,8koa."Are gehiago, aurtengorako eta datorren urterako hartutako hainbat neurri bertan behera geratuko dira 2015ean, eta baliteke, urte horretan defizit helburuak berriro gora egitea", gaineratu du EBk, agirian. Barne Produktu Gordinaren % 6,6koa izan liteke defizit helburua 2015ean, Bruselaren iritziz.
Aurtengo aurrekontuetan eragin zuzena izan duten erreformei dagokienez, Bruselak uste du Espainiak aurrera egin duela eta EBren eskariei ondo erantzun diela, batez ere, pentsioen erreformari dagokionean.
Montororen erantzuna
Cristobal Montoro Haziendako ministroak Bruselaren abisuari erantzun dio. Gobernuak osatutako aditu taldea pentsioen erreforman lanean ari dela adierazi du ministroak, baina 2014an indarrean sartzea posible dela erantsi du, eta ez 2015ean aurreikusi bezala.
Ministroaren hitzetan, abisuak "normalak" dira defizita murrizteko lanean Espainiak ezin duelako atsedenik hartu, baina askotan herrialdeak "erreforma sakonak egiteke" dituela ahazten du Bruselak, zergen erreforma adibidez.
Zentzu horretan, Gobernuak erreformekin jarraitzeko "borondatea" duela ziurtatu du Montorok, Bruselak eskatu bezala. Hala ere, EBk neurri konkretuak eskatu ez dituela gogorarazi du, 2014ko defizit helburutik hamarren bat desbideratzeko arriskua dagoelako. "Hori horrela izan ez dadin lan egingo dugu", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.