I+G+B
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak 750.000 euro eskaini dizkio Inbiomedi, baina baldintzekin

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiarentzat "ez da nahikoa" Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa, Jaurlaritzarena baita I+G+B alorraren eskumena.
Inbiomedeko langileen protesta.
Inbiomedeko langileen protesta. Argazkia: EiTB

Eusko Jaurlaritzak Inbiomedi 750.000 euroko aparteko laguntza emateko konpromisoa hartu du, baina hainbat baldintza jarrita; besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxabankek ere ekarpena egitea.

Jaurlaritzak prentsa-agiri batean azaldu duenez, 2013an 400.000 euro eta 2014an 350.000 euro emateko proposamena helarazi dio Donostiako biomedikuntza zentroari, baina baldintza zehatzak jarri dizkio.

Konpromiso horrekin, Inbiomedi "bere patroiek (Aldundia eta Kutxa)" eman ez dioten irtenbidea eskaintzen ari dela uste du Jaurlaritzak.

Baldintzak

Jaurlaritzak enpresa "berregituratzea" eta "espezializazio lerroak lehenestea" eskatu dio Inbiomedi. Era berean, Aldundiari eta Kutxabanki "inplikazio handiagoa" eskatu die, eta 2014rako Jaurlaritzak egin duen ekarpenaren hirukoitza egitea gutxienez.

Konpromiso horiek betetzea ezinbestekoa izango da Jaurlaritzak diru-laguntza emateko, eta "gehienez 3 hilabeteko epea izango dute horretarako".

Garitanok gogorarazi du Jaurlaritzaren eskumena dela

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiarentzat "ez da nahikoa" Jaurlaritzaren konpromisoa Inbiomed hartzekodunen konkurtsoan ez sartzeko.

Batzar Nagusietan kazetariei adierazi dienez, "Inbiomeden egoera ikusita eta hartzekodunen konkurtsoan sartu baino lehenago, Gipuzkoako Foru Aldundiak, I+G+B alorraren eskumena izan gabe ere, 700.000 euroko konpromisoa hartu zuen horren biziraupena bermatzeko, Euskal Herriarentzat estrategikoa baita".

"Inplikazioa eskatzen diogu Jaurlaritzari; izan ere, nahiz eta ez izan patronatuko kidea, horrek du I+G+B alorreko eskumena, eta zentzuzko ekarpena egin beharko luke mundu mailan biomedikuntzan aitzindari den zentroa hartzekodunen konkurtsoan sar ez dadin", gaineratu du.

Jaurlaritzak iragarri berri duen konpromisoari dagokionez, "gutxiegi" dela iruditzen zaio, "are gehiago Aldundiak aurten, eskumena izan gabe ere, 700.000 euro jarriko dituela jakinda". "Balio estrategikoaz ari garenean, hitzak ekintza bihurtu behar dira", azpimarratu du ahaldun nagusiak.

"Gasteizko Gobernuak ekialdeko lurraldeetara ere begiratu behar du, ez mendebaldera bakarrik", esan dio Urkullu buru duen Jaurlaritzari.

Bestalde, Jaurlaritzak Aldundiari eta Kutxabanki berak jarritako diruaren hirukoitza eskatu diola eta, Garitanok uste du "arduragabea" dela "besteei ardurak eskatzea norberaren eskumenak betetzen ez direnean".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X