Kamioizaleek karabana osatu dute Gipuzkoako bidesarien kontra
164 kamioi inguru elkartu dira gaur goizean Lasarte-Oriatik Donostiara, Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak deituta, Gipuzkoan ibilgailu astunei ezarri nahi dizkieten bidesarien kontra protesta egiteko.
Esteban Muruamendiaraz Hiru sindikatuko idazkariak azaldu duenez, mobilizazioarekin Aldundiaren eta oposizioko taldeen arreta bereganatu nahi dute, eta sektoreak, Gipuzkoan 6.000 lizentzia inguru dituenak, bidesarien politika ez duela inola ere onartuko helarazi.
"Gaiaz hitz egiteko elkarrizketak abiatzeko prest gaude, baina ez dugu errepideko garraiolarien sektorea diskriminatuko duen neurririk onartuko. Izan ere, kamioiek bakarrik erabiltzen ez dituzten errepide batzuen eraikuntzan sortutako zorra guk ordaintzea nahi dute, eta hori diskriminazioa da", gaineratu du.
Sektoreak bizi duen egoeraz galdetuta, Muruamendiarazekerantzun du "larria" dela 2003 eta 2007 artean erregaiak garestitu zirenetik eta, gero, atzeraldi ekonomikoaren ondorioz, "gaur egungo egoera oso delikatua da".
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat identifikatu dute Eusko Legebiltzarreko hesira kateatu ostean, martxoaren 17ko greba orokorraren aldeko ekintza batean
Ertzaintzako agenteek askatzeko eskatu diote, eta uko egin dionez, ertzain batek zizaila batekin katea hautsi eta identifikatu egin du. Ekintza horretan, Eusko Legebiltzarraren barruko sarreran ere pilotak bota dituzte, eta LABek deialdiaren arrazoiak gogorarazi ditu, baita Eusko Jaurlaritzaren "teilatuan pilota" dagoela ere, gutxieneko soldata propioa izateko, Bittor Gonzalez LABeko ordezkariak azaldu duenez.
Albiste izango dira: Petrolioaren prezioa, Euskadiko ezkutu industrialaren aktibazioa eta greba mugagabea Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak industria ezkutua aktibatuko du Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Industriaren Defentsarako Taldearen bileran, Imanol Pradales lehendakariak iragarri du bere Gobernua "lehen neurri sorta bat" prestatzen ari dela, "egoera luzatu eta zailduko balitz", eta Espainiako Gobernuari eta EBri gauza bera egiteko eskatu die.
Jainagak 2026a urte "katastrofikoa" izango dela aurreikusi du, gerrak eragindako krisi energetikoagatik
Ekialde Hurbileko gerrak beste krisi energetiko bat ekarri du, eta enpresariek ez dute uste laster amaituko denik. Horregatik, neurri "azkarrak eta sendoak" eskatu dituzte, hala nola zergak jaistea eta mendekotasun energetikoa murriztuko duten alternatiben alde egitea.
Energiaren Nazioarteko Agentziak 400 milioi petrolio-upel aterako ditu merkatura erreserba estrategikoetatik
Neurri horren helburua da Ormuzko itsasarteko blokeoak eragindako petrolio-eskaintzaren galera konpentsatzea.
Zer dira IEAren erreserba estrategikoak eta nola erabil litezke krisi honetan?
Energiaren Nazioarteko Agentziako (IEA) kide diren herrialdeek petrolio erreserba estrategikoak dituzte krisi egoerei aurre egin ahal izateko, bereziki, horniduran etenak daudenean. Orain, erreserba horiek erabiltzea onartu du agentziak, Ekialde Hurbilean piztutako gatazka dela eta, merkatuari lasaitasun mezu bat igorri eta presioa jaisteko.
Tubos Reunidosen Amurrioko lantegian greba mugagabea deitu dute martxoaren 16tik aurrera
Lanuztea martxoaren 15eko gaueko txandan hasiko da ofizialki (22:00etan), baina egun horretarako lau orduko lanuztea ere bazegoen deituta aurreko deialdi batean. Hala, igande arratsaldeko 18:00etatik aurrera geldituko litzateke planta.
Angulariek ohartarazi dute jarduera debekatzeak legez kanpoko arrantza areagotzea ekarriko duela
Euskadiko Angularien Elkarteak Eusko Legebiltzarrean salatu duenez, angula-arrantza profesionala debekatzeak ondorio kaltegarriak izan ditzake, arrantzaleek ibaien zaindari gisa jarduten dutelako, eta isurketak, espezie inbaditzaileak eta legez kanpoko harrapaketak detektatzen laguntzen dutelako.
Osakidetzak ekainean egingo ditu 2023-2025 lan-eskaintza publiko bateratuko lehen azterketak
Eusko Jaurlaritzak martxoan zehar argitaratuko ditu deialdiaren bederatzi kategorien oinarri espezifikoak; guztira, 5.425 plaza daude, horietatik 2.160 berriak dira.
Ekialde Hurbileko gatazkak piztutako ziurgabetasunaren aurrean nola jokatu aztertzeko bilduko da gaur Industria Defendatzeko taldea
Zamudioko Parke Teknologikoan egingo dute bilera, eta bertan izango dira Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak, enpresak, klusterrak eta hainbat eragile. Energiaren prezioen gorakadak euskal industrian izan dezakeen eragina aztertzea eta neurriak lehenbailehen hartzea izango dute helburu.