Enkante elektrikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argindarraren gatazkak Espainiaren irudia kaltetzen du, EAJren arabera

"Estatuaren irudiarentzat benetan kaltegarria da. Bata bestearen atzetik ari dira egiten", adierazi du Aitor Esteban diputatu jeltzaleak.
Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramailea.
Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramailea. Argazkia: Efe

Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak uste du Espainiako Estatuan enkante elektrikoaren inguruan sortu den gatazkak kalte egingo diola Espainiaren irudiari eta "erridikulutik gertu" kokatzen dela. "Estatuaren irudiarentzat benetan kaltegarria da. Bata bestearen atzetik ari dira egiten", gaineratu du.

Estebanek Bilbon egin ditu adierazpenok, Pedro Azpiazu diputatuarekin eta Arantza Tapia Ekonomia Garapenerako sailburuarekin batera Sabin Etxean emandako prentsaurreko batean.

Aitor Estebanen arabera, enkantearen "prozesua arraroa izan da, zeren garestitzea adostua edo nahita eragindakoa izan dela frogatzen bada, eta horren zantzuak daudela esan dute, oso larria izango litzateke". Hala ere, "erabakia hartzeko atzeman dituzten zantzuak zeintzuk diren" ez dakitela gogorarazi du.

Akordio energia alorrean

EAEko industriak  50 milioi euro aurreztuko ditu argindar fakturetan, Arantza Tapia Ekonomia Garapenerako sailburuak jakitera eman duenez. Espainiako Gobernuak eta EAJk lortu duten akordioari esker omen da hori. Akordioaren arabera, datozen bi urteetan erdira jaitsiko zaie argindar tarifa EAEko enpresei.

Tapiak azaldu duenez, PPk bultzatutako energia erreformari buruzko legearekin ados ez izan arren, alde bozkatu zuten, EAEko ekonomian eragin zitzakeen kalteak leuntzea lortu zutelako.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz ere ez da egokia energia erreformari buruzko legea. Dena den, talde jeltzalearen eta PPren arteko akordioak euskal enpresa gehienen lehiakortasunari arnasa eman eta argindar tarifan 50 milioi euro aurreztea bideratzen duela nabarmendu du Arantza Tapiak.

Tapia sailburuak zehaztu duenez, gainera, akordioari esker, Teknaliaren energia laborategia eta Armintzako itsaso energia planta lotuta izango dira Espainiako sare elektrikoarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X