Confebasken datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik 1.216 enpresa galdu ditu 2013. urtean, Confebasken arabera

Euskal Autonomia Erkidegoak 1.216 enpresa galdu ditu 2013. urtean, horietatik 291 abenduan, Confebasken datuen arabera.
ALBENIZ LANTEGIA EITB
ALBENIZ LANTEGIA EITB

Euskal Autonomia Erkidegoak 1.216 enpresa galdu ditu 2013. urtean, horietatik 291 abenduan, Confebasken datuen arabera. Azken hiru urteetan datu positiboak izan ondoren, aurreneko jaitsiera izan da abendukoa.

Patronalak azpimarratu duenez, 2008. urtetik abendu batean izan den daturik handiena izan da 2013koa. Krisia 2008ko maiatzean hasi zenetik, 7.473 enpresa desagertu dira Euskal Autonomia Erkidegoan.

Txostenaren arabera, abenduan desagertu dira enpresa gehienak, eta urtez urteko datua % 2,1era igo da.

Lurraldeka, Bizkaiak 853 enpresa galdu ditu 2013an, Gipuzkoak 221 eta Arabak 175. Autonomoei dagokienez, % 0,4 gutxiago zenbatu dituzte 2013ko abenduan, aurreko urteko datuekin alderatuta.

Albiste gehiago ekonomia

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hiru behargin hil dira lanean 24 orduan

LAB sindikatuak salatu duenez, bi langile hil dira basogintza lanetan, Altsasun (Nafarroa) eta Eskoriatzan (Gipuzkoa), eta beste bat istripu ez traumatikoan, Donostian.

SANTANDER, 23/06/2025.-El presidente de BBVA, Carlos Torres Vila, durante la inauguración en la Universidad Internacional Menéndez Pelayo el curso organizado por la Asociación de Periodistas de Información Económica (APIE), este lunes en Santander. EFE/ Pedro Puente Hoyos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gobernuak onartu du BBVA Sabadellen jabe izateko EEPa, baina bat-egitea hiru urte barru gauzatuko litzateke

Carlos Cuerpo Gobernuak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan iragarri duenez, Gobernuak operazioa onetsi du, baldintza jakin batzuekin. Horrela, bi erakundeek nortasun juridikoa eta ondarea bereizita mantendu beharko dituzte, eta autonomia osoz jokatu beharko dute kudeaketan, hiru urtez. BBVAk eskaintzarekin jarraitzen duen, bertan behera uzten duen edo Gorenean errekurtsoa jartzen duen erabaki beharko du orain.

Gehiago kargatu