Prozesu berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabank burtsan sartzea baztertu ez duela esan du Mario Fernandezek

Kutxabankeko presidenteak ez du burtsara irtetea legearen barruan gauzatu behar duen berregituratze prozesuaren barruan hartzen, baina "hasiera batean baztertzea tontakeria" izango zela gaineratu du.
Mario Fernandez
Mario Fernandez Kutxabankeko presidentea. EFE

Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak ostiral honetan azaldu duenez, ez du burtsara irtetea legearen barruan gauzatu behar duen berregituratze prozesuaren barruan hartzen, baina "hasiera batean baztertzea tontakeria" izango zela gaineratu du.

Bilbon "Finantza sektorea: etapa berria" konferentzian hitzaldi bat eman du Fernandezek, Deustuko Unibertsitatearen ekitaldi baten barruan.

Azalpenean banku fundazioen legeari buruz hitz egin du; horren arabera, bost urteko epean aurrezki kutxa bat berak ere ezin du bankuaren kapitalaren % 50 baino gehiago izan, eta horrek Kutxabanki zuzenean eragiten dio, uneotan ehuneko ehunean euskal kutxez osatuta dagoelako.

Fernandezek azaldu duenez, lege hau ez  da "iritziaren araberakoa", eta Kutxabank betetzera behartuta dago, hortik aurrera, bost urte dituela nabarmendu du "gauzak ondo egiteko", eta horrek obra soziala eta finkapena dakarrela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X