Makina-erremintaren fakturazioak % 5-10 egingo du behera 2014. urtean
Estatuko makina-erremintaren sektoreak bere kezka adierazi du gaur, urtea datu “txarrekin” hasi duelako eta, urte amaieran, fakturazioa % 5 edo % 10 jaistea aurreikusten duelako, batez ere India edota Txinako eskaerek behera egin dutelako. 2013. urtean 1.412 milioi euroko fakturazioa lortu zuen sektoreak.
Iaz, urtea espero zutena baino hobea izan zela onartu du gaur Jose Ignacio Torrecilla AFM elkartearen presidenteak. Hala ere, 2014. urtea “ilun” datorrela esan du Donostian egindako agerraldian.
Lan-karga falta da arazo nagusia, Torrecillasen hitzetan. Iaz espero zena baino % 6,4 gehiago saldu zen, baina jasotako eskarien kopuruak behera egin zuen nabarmen, % 13,3. Horrez gain, 2014ko lehenengo hiruhilekoa “ahula” izan dela azpimarratu du Torrecillasek.
Hala ere, aurreikuspen “onak” ditu makina-erremintaren sektoreak, datorren ekainean BECen egingo duten Estatu mailako azokari begira.
Produkzioak eta esportazioek gora egin zuten iaz, eta horrek urtea aurreikusitakoa baino hobeto ixtea ahalbidetu zion sektoreari. Esportazioetan inoizko daturik onena utzi zuen 2013. urteak, %8 pasatxo igota.
Baina eskaerak % 13 murriztu ziren iaz eta aurtengo lehen hiruhilekoan kopurua %20 jaitsi dela aintzat hartuta, 2014 “zaila” aurreikusi du Xabier Ortueta Espainiako Makina-erremintaren Ekoizleen Federazioko zuzendari nagusiak.
Txinako eta Indiako merkatuen geldialdia da oztopo nagusietakoa. Alemania da oraindik orain esportazio merkatu garrantzitsuena, baina ez da nahikoa, eta Espainiako merkatuak iaz izandako hazkundeak ez du orekatzen jaitsiera hori.
Jaurlaritzak abiatutako Renove Planak sektorean eragin positiboa izan duela esan dute sektoreko ordezkariek. Ehun bat enpresek eta ia 6.000 langilek osatzen dute Euskadin makina-erremintaren sektorea.
Zure interesekoa izan daiteke
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.