Euskadiko langabezia-tasa % 15,5ean kokatu da, 162.800 langaberekin
Euskal Autonomia Erkidegoan 162.800 pertsona daude lanik gabe, iragan hiruhilekoan baino 2.700 gehiago, Eustatek jakitera emandako datuen arabera. Gauzak horrela, Euskadiko langabezia tasa % 15,5ean kokatu da urteko lehen hiruhilekoan, aurrekoan baino % 0,3 gehiago.
Lanik gabe dauden gizonezkoak 85.800 dira (400 gehiago) eta 77.000 emakume lanik gabe daude, aurreko hiruhilekoan baino 2.300 gehiago.
2014ko lehen hiruhileko datuen arabera, langabezia-tasa %15,5 da, 0,3 puntu gehiago aurreko hiruhilekoaren aldean. Gazteen langabezia-tasa da nabarmenena, %37,2; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 17.700 gazte aktibo daude langabezian.
Bestalde, urteko lehen hiruhilekoan okupatuak 886.300 ziren, hiru hilabete lehenago baino 4.800 gutxiago, (%-0,5).
Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %57,2 da 2014ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan bezalaxe.
Bizkaian 4.000 okupatu gutxiago daude, Gipuzkoan 1.300; Araban 700 gehiago. Gizon okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 3.400 gutxiago dira eta emakumeak 1.300.
Biztanle okupatuak 6.200 gutxiago dira industrian, 2.700 zerbitzuetan eta 800 nekazaritzan; eraikuntzan 5.000 gehiago.
Bestalde, EAEn dauden 858.400 (aurreko hiruhilekoan baino 5.900 gehiago) familia-etxeetako heren batean ez dago pertsona aktiborik. Erdian pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 2.900 familia gutxiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 48.900 dira (guztirakoaren %5,7).
Datuak, lurraldeka
Lurraldeka, langabezia Araban hazi da gehien (2.400 pertsona), eta langabezia-tasa % 16,7an da. Bizkaian, berriz, 91.000 langabe daude, aurreko hiruhilekoan baino 700 gehiago. Gipuzkoari dagokionez, langabeen kopuruak ez du aldaketarik izan eta % 13,1ari eusten dio.
Kopuru horiek Europar Batasuneko langabezia tasarekin alderatuta (% 10,6), Euskadiko tasa 5,1 puntu handiagoa da, baina Espainiakoa baino txikiagoa (% 25,6).
Gazteen langabezia
Adin-taldeei dagokienez, langabezia-tasarik altuena gazteena da, % 37,2: 16 eta 24 urte bitarteko 17.700 gazte langabezian daude.
Beste datu esanguratsu bat: 858.400 familia-etxeen herenetan ez dago lanean ari den pertsonarik (aurreko hiruhilekoan baino 5.900 gehiago).
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
