Europar Batasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako langabezia tasa EBko altuena da, Greziakoaren atzetik

Euroguneko langabezia tasa % 11,9an mantendu da otsailean, eta Europar Batasunean, berriz, hamarren bat jaitsi da, % 10,6ra, hain zuzen ere.
Paro langabezia INEM efe
Paro langabezia INEM efe

Euroguneko langabezia tasa % 11,9an mantendu da otsailean, eta Europar Batasunean, berriz, hamarren bat jaitsi da, % 10,6ra, hain zuzen ere, Eurostatek jakitera eman dituen datuen arabera.

Eurogunearen datua egonkor mantendu da iazko urritik.

Espainian, langabeziak % 0,2 egin zuen behera otsailean, eta % 25,6an kokatu da. Greziakoaren atzetik, Espainiakoa da Euroguneko langabezia-tasarik altuena.

Espainia eta Greziarekin batera, langabezia-tasa altuenak dituzten Europako herrialdeak hauek dira: Kroazia (% 17,6), Zipre (% 16,7), Portugal (% 15,3) eta Eslovakia (% 13,9).

Italiak eta Frantziak berriro ere atzera egin dute, eta % 13 eta % 11,9ko langabezia tasak dituzte dagoeneko. Azken urtean, 273.000 italiar gehiago eta 25.000 frantziar gehiago daude langabezian.

Bestalde, langabezia-tasa txikiena duten herrialdeak Austria (% 4,8), Alemania (% 5,1) eta Luxenburgo (% 6,1) dira.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X