''Kanpaina itxaropentsua''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal arrantzaleek 800 tona antxoa harrapatu dituzte kanpaina berrian

"Tamaina txikiko" arrainak dira harrapatu dituztenak; hori dela eta, salneurria "baxua izango da, euro eta erdi edo bi euro" kilo bakoitzeko.
18:00 - 20:00
Arrantzaleak itsasora bueltan, krisiaren ondorioz

Eugenio Elduayen Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien presidenteak esan duenez, antxoaren aurtengo  kanpainaren hasiera "itxaropentsua" izan da, 800.000 kilo antxoa harrapatu baitituzte euskal arrantzaleek.

Halaber, Elduayenen esanetan, aurreko astean kanpaina hasi zenetik "arrantza egun politak" izan da, baina "tamaina txikiko" arrainak izan dira. Horren ildotik, salneurria "baxua izango da, euro eta erdi edo bi euro" kilo bakoitzeko, esan du.

Gainera, azaldu duenaren arabera, gauden garaian kontuan hartuta, kanpaina hasiera "itxaropentsua" da "800.000 kilo inguru" harrapatu direlako.

"Printzipioz, ez legoke arazorik egon behar, baina itsasoa iragarriezina da, eta eboluzioak baldintzatuko du antxoaren tamaina. Hilabeteotan da antxoaren loraldia, eta horien zain gaude", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

vivienda-alquiler-edificios-eraikinak-hiria-etxebizitza-alokairua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alokairuko etxebizitzen prezioa % 3,8 igo da Euskadin 2025ean, eta % 5,6 Nafarroan

Azken urtean, alokairuko etxebizitzen hileko errentek gora egin dute Hego Euskal Herria osoan. Nafarroa igo dira gehien (% 5,6), ondoren Bizkaia (% 4,5), Araba (% 4) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 1,9). Batez besteko prezioaren koadroan, zerrendak bueltaerdi ematen du eta eta Gipuzkoa dago prezio-gailurrean (16,4 euro/m2); ondoren, Bizkaia (14,7 euro/m2), Araba (12,1 euro/m2) eta Nafarroa (11,1 euro/m2).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X