Balorazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Azken 15 urteotako' arrantza kuotarik onena onartu du Europak

Europar Batasunak onartu duen arrantza kuotaren balorazioa egin du Eusko Jaurlaritzak. Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleen interesentzat "azken 15 urteotako onenak" direla adierazi dute.
Antxoa
Antxoa

Eusko Jaurlaritzak Europar Batasunak onartu duen arrantza kuotari buruzko balorazioa egin du eta Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleen interesetarako "azken 15 urteotako onenak" direla adierazi dute.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailak agiri batean azaldu duenez, txitxarroaren kuota %27 jaitsi da baina jaitsiera handiagoa izatea espero zuten (%40ra artekoa) eta, gainera, berdelaren kuotaren igoera ia %30ekoa izan da, eta horrela orekatu egiten dutela esan dute.

Gainera, Europak onartu duen TAC delakoak (harrapaketen gehiengo kopurua) gora egin du legatzan, oilarran eta zapoan Estatu osorako.

Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro ministerioak erkidego bakoitzari dagokion arrantza kuota negoziatzen hasi da eta momentuz txitxarroaren eta berdelaren banaketa itxi dute, "euskal arrantzaleentzat interesgarrienak diren espezieak, eta Euskadiko flotarentzat maila ezin hobe batean".

Eusko Jaurlaritzak gogoratu du txitxarroaren eta berdelaren baxurako flotaren barne banaketaren negoziazioan ari direla "Bizkaiko flotarentzat bereziki interesgarria den puntua".

Negoziazioa "bide onetik" doala adierazi du Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuko ministerioak ezarriko duen irizpideen artean orain artekoak hobestea espero dute eta itsasontzien tamainuari dagokion kriterioak bere horretan jarraitzea.

Horrela, inguraketa-arrantzari dagokien banaketan ere orain arte lan egitea esan dio Espainiako Gobernuko Arrantza idazkaritzari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X