Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laminacioneseko langileek Jaurlaritzaren aurka egin dute

Lan-gatazka konpontzeko esku hartu ez izana leporatzen diote Gasteizko Gobernuari.
Celsa Atlanticeko (Laminaciones Arregui ohia) langileen protesta bat, Gasteizen. EFE
Celsa Atlanticeko (Laminaciones Arregui ohia) langileen protesta bat, Gasteizen. EFE

Celsa Atlantic (Laminaciones Arregui ohia) konpainiako langileek Eusko Jaurlaritzaren aurka egin dute, eta duela bi urte hasitako lan-gatazka konpontzeko "ezer egin ez izana" leporatu diote.

Nando Anguiano enpresa batzordeko presidenteak agerraldia egin du gaur Gasteizen; izan ere, Auzitegi Gorenak onartu egin du azaroan 91 kaleratze ontzat eman zituen epaiaren aurkako helegitea.

Hori horrela, Anguianok txalotu egin du Gorenak aurreko epaian egindako "akatsa" onartu izana, eta Jaurlaritzari esku hartu ez izana egotzi dio.

Langileen ordezkariak gogorarazi duenez, enpresa batzordeak "hainbatetan" eskatu dio laguntza Gasteizko Gobernuari, bitartekari lanak egiteko eta alde guztiak mahai baten inguruan eserarazteko. "Egin dezakeen gauza bakarra zuzendaritzari telefonoz deitzea bada, hau ez da behar dugun Eusko Jaurlaritza", gaineratu du.

Hori horrela, herritarren lanpostuen alde egiteko eta Arabako lantegietan enpleguari eusteko beharrezkoak diren pausoak emateko eskatu dio.

Bestalde, jarduera industriala berreskuratzeko asmoz, langileak "trantsizio neurriak" onartzeko prest daudela azaldu du Anguianok.

Celsa Atlantic konpainiako lan-gatazka 2012. urteko maiatzean hasi zen. Orduan, zuzendaritzak langileak kaleratzeko erregulazio-plana aurkeztu zuen bi lantegietan. Guztira, 352 langile kaleratu nahi zituen.

Langileek manifestazioa deitu dute maiatzaren 8rako, Gasteizen, "borrokarekin jarraitzea" eta euren lanpostuak eta "langileen duintasuna" defendatzea erabaki baitute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X