Makina Erremintaren Biurtekoak 32 milioiko eragin ekonomikoa izan du
Makina Erremintaren Biurteko Espainiarrak 32 milioiko eragina izango du BPG kontuan hartuta, eta zergen bidez 4,7 milioi bildu dituzte. Gainera, 35.500 partehartzaile baino gehiago izan ditu, azken ferian baino % 4,2 gehiago, eta horrek mugarri bat ezarri du sektorean eta ziklo berri bat hasi dela baieztatu ez ezik, industrian ere aurrerapauso bat dela azpimarratu dute antolatzaileek.
Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiak; Antxon Lopez Usoz AFMko (makina erreminta sektoreko ekoizleen elkartea) presidenteak eta Jorge Garcia AIMHEko (Makina Erremintako Inportatzaileen Elkartea) presidenteak aurtengo edizioaren balantzearen berri eman dute gaur, larunbata.
Basañezek azaldu duenaren arabera, aurreikuspen ekonomikoak erabat gainditu ditu Biurtekoak. 30 milioiko eragina izatea espero zuten, eta, esan duenez, ferian enpresen artean egindako akordioak ez dira zenbatu balantzean, baina "asko" izan dira.
Lopez Usozek enpresek "euren makinarik onenekin" feriara joateko egindako "ahalegina" nabarmendu du, eta aurreko urteetan atzemandako barne merkatuaren hobekuntza indartu egin dela esan du.
57 herrialdetatik etorritako 35.500 lagunek baino gehiagok, aurreko edizioan baino % 4,2 gehiagok, parte hartu dute aurtengo Makina Erremintaren Biurtekoan, ekainaren 2tik 7ra, Bilbao Exhibition Centerren (BEC).
Xabier Basañez BECeko zuzendaria pozik agertu da erakusketaren maila altua dela eta, eta jasotako datuengatik. Izan ere, bere ustean, sektorean eta Biurtekoan "mugarri bat ezarriko" du, azken bi edizioetako parte-hartze datuak gainditu baititu, krisialdian egonda.
Joera aldaketa
Basañezen esanetan, "joera aldaketa" bat jazo da eta aurtengo Biurtekoak "sektorearen eta erakusketa beraren susperraldiaren bidea ezarriko du". Gainera, esan duenez, "adierazle ekonomikoak positiboak izaten jarraituz gero", hurrengo edizioan, 2016an, "erakusketa handiagoa eta hobeagoa" izango da.
Bestalde, Antxon Lopez Usoz AFMko presidentearen iritzian, Biurtekoak argi utzi du "industriaren susperraldiaren atarian" gaudela.
Zure interesekoa izan daiteke
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.