Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garitano: 'Kutxen eraldaketak ondare publikoa galtzea ekarriko du'

Gipuzkoak ahaldun nagusiak berretsi egin du kutxak fundazio bihurtzea saihesteko bide legalak badaudela eta nabarmendu du eraldaketa “poltsiko pribatu batzuen onerako” baino ez dela.
18:00 - 20:00
Garitano: ''Zentzugabekeria da BBK eta Vital fundazio bihurtzea''

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak berriro kritikatu du euskal kutxetan "diru espekulatiboa" sartzea saihestu ezin dela esatea eta berretsi egin du egoerari buelta emateko aukera legalak egon badaudela. "Borondate politikoa izatean da gakoa", azpimarratu du Radio Euskadin egindako elkarrizketan.

BBK-k eta Kutxak atzo onartu zuten banku fundazio bihurtzeko prozesua abiatzea, EAJ, PSE, PP eta CCOO sindikatuaren babesarekin eta EH Bilduren, ELAren eta LABen oposizioarekin.

Kutxen eraldaketak "ondare publikoa galtzea" ekarriko duela ohartarazi du. "Poltsiko pribatu batzuen onerako baino ez da izango", erantsi du.

Gipuzkoako Kutxari buruz galdetuta, Garitanok esan du oraingoz ez dagoela inolako elkarrizketarik, baina Gipuzkoako Foru Aldundia akordio bat lortzeko prest dagoela gaineratu du.

Garitanok azaldu duenez, EH Bildu kutxak fundazio bihurtzearen aurka dago kontrol publikoa bermatzearen alde dagoelako, "erakunde horiek guztionak direlako".

Bestalde, Fagor Etxetresnak erosteko izan diren eskaintzen harira, ahaldun nagusiak esan du zenbait enpresa Fagor erosteko prest badaude errentagarria den seinale dela.

"Zergatik MCCk ez du gauza bera uste? Zerbait gaizki egin da?", adierazi du.  

Horrez gain, Abiadura Handiko Trenaren lanetan xahutzen ari diren dirutza "eskandalutzat" jo du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X