Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Garraioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espedientea ireki diete Bilboko Portuko bi enpresari

Zenbait ontziri ustez merkantziaren garraio horizontala ukatu izanda ari da ikertzen Lehiaren Euskal Agintaritza.
Bilboko portua
Bilboko portua

Lehiaren Euskal Agintaritza zigor espedientea ireki die Cetrotransbiz y Tpscoop enpresa komertzializatzaileei eta Bilboko Portutako Garraiolari Autonomoen Elkarteari, ustez zenbait ontziri merkantziaren garraio horizontala ukatzeagatik.

Agintaritzaren arabera, enpresa horien jarduerek Konpetentziaren Defentsarako Legea hautsi dutela ondorioztatzeko ‘’zantzuak’’ daude, erakunde horrek ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, Noatum Container Terminal Bilbao SA. enpresari hark kontratatutako garraio horizontalaren ‘’zerbitzua ez eskaintzea’’ leporatzen diete. Maersk Lines ontziaren kargari dagokion jarduera omen da eten dena, ohar horren arabera.

Merkantzia ontziaren hegaletatik biltegietara eramatea da garraio horizontalaren ardura. Bilboko portuan Cetrotransbiz eta Tpscoop enpresek egiten dute, gehienbat, lan hori, baina egon badaude beste enpresa batzuk zerbitzu hori eskaintzeko prest, informazio horren arabera. Enpresen kamioiek, ordea, sabotajeak jasan ote dituzten ikertzen ari dira, Lehiaren Euskal Agintaritzaren arabera.

18 hilabeteko epea dute orain auzia ikertu eta ebazpena kaleratzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X