Euskal kutxak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk, PSEk eta PPk ordezkariak izendatu dituzte Kutxako Patronatuan

Bildu eta Aralar alderdietako batzarkideek errefusatu egin zuten Kutxako Patronaturako hautagaiak proposatzea, eta ez dute bozketan parte hartu.
Xabier Ezeizabarrena
Xabier Ezeizabarrena EAJren bozeramailea, hitzaldian. EFE

EAJ, PSE eta PP alderdiek Gipuzkoako Batzar Nagusietan ostegun honetan Kutxako Patronaturako hautagaiak izendatu dituzte, Bilduk eta Aralarrek bozketan parte hartu gabe, azken horiek hautagaiak proposatzeari uko egin zioten.

Kutxako Patronatuan EAJri dagozkion lau ordezkari izendatu dituzte: Xabier Iturbe, Carlos Tamayo, Antonio Campos eta Gipuzkoako Alzheimerraren Elkartea (Manuel Beraza, Urko Bidegain eta Carmen Solozarno dira ordezkoak). PSEren proposamenak, honako hauek: Guillermo Echenique, Miren Karmele Aguirrezabala eta Jose Miguel Martin (Angel Garcia, José Maria Bermejo eta Eduardo Placeres ordezkoak). PPren aldetik: Blanca Tejada (Almudena Gandasegui ordezkoa).

Bildu eta Aralar alderdietako batzarkideek errefusatu egin zuten Kutxako Patronaturako hautagaiak proposatzea, eta ez dute bozketan parte hartu. Judith Garcia Bilduko batzarkideak prozesu hau “eztabaidatu gabe” aurrera eraman izana kritikatu du, eta izendapen hauek egitean “zergatik horrenbeste presa” galdegin du, abendura arteko epea denean Kutxa banku-fundazio bilakatzeko.

Halaber, Adundiak egindako proposamena babestu du, Kutxabanken dituen akzioak dohain sortuko den ohiko fundaziora eta Gipuzkoako instituzioetara, Aldundira eta udaletara pasatzea, erakundearen “kontrol publikoa bermatzen” duelako.

Bestalde, Xabier Ezeizabarrena EAJko batzarkideak ezker abertzalea “berandu dabilela” esan du eta Batzar Nagusietan prozedura hau “gardentasun osoz” eraman dela babestu du.

Rafaela Romero sozialisten prokuradoreak PSEk, EAJk eta PPk Aralarren eta Bilduren aldetik jasotako “mehatxuak” salatu ditu, eta prozeduraren izendapenen aurka egin nahi bazuen “ondo egin behar zuela, denborarekin” azaldu du.

Iñigo Manrique PPko batzarkideak prozesua gauzatu den eraren alde egin du, eta “beste jarrera batzuk dituztenen errespetu falta” deitoratu du.

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X