Kutxa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxari buruz egindako proposamena legezkoa dela babestu du Garitanok

Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxabank banku-fundazio bihurtu beharrean, BBK eta Vital diren moduan, 'ohiko fundazioa' izatea nahi du.
Martin Garitano. Artxiboko irudia: EFE
Martin Garitano. Artxiboko irudia: EFE

Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxa "ohiko fundazio" bihurtzeko egindako proposamena legezkoa dela babestu du Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Oposizioko taldeek (EAJ, PSE-EE eta PP) gogor kritikatu dute aldundiaren proposamen hori, "legez kanpoko amarrua" eta "lege iruzurra" dela argudiatuta.

Garitanok Gipuzkoako Batzar Nagusietan agerraldia egin du gaur, berak hala nahita, Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxa banku-fundazio bihurtu beharrean, BBK eta Vital diren moduan, "ohiko fundazio" bihurtzeko egindako proposamenaz azalpenak emateko.

Proposamena hilaren 10ean Donostian egindako ekitaldi batean aurkeztu zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiak Kutxak Kutxabanken dituen akzioak doan lurraldeko erakundeei (Aldundia eta udalak) pasatzea proposatu du, bankuaren akziodun bilakatzeko. Hala, Kutxa akzioen % 5 baino gehiagoren jabe izango ez balitz fundazio arrunt izaten jarraitu ahal izango luke.

Kutxak Kutxabanken akzioen % 32 ditu orain. Kutxa akzioen % 4,998rekin gelditzea eta gainerako bere akzioak lurraldeko erakundeei doan ematea, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia portzentaje berdinarekin gelditzea eta % 17,006a Gipuzkoako Udalei doan ematea proposatzen du.

Garitanoren iritziz, proposamena ez da "inkoherentea" Diputazioak berak eskatutako txosten juridikoarekin. Horren esanetan, sakonean dagoena da garrantzitsuena eta Diputazioa akzioak doan ematea moduko gaiak eztabaidatzeko prest dagoela adierazi du.

Gipuzkoaren proposamena alderdikoia dela "gauza jakina" da, Garitanoren arabera. Helburua Kutxaren kontrol publikoa bermatzea dela gaineratu du, Gipuzkoaren eta gipuzkoarren mesedetan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X