Gasteizko Udalak Aurrekontuak luzatuko ditu datorren urtean
PPren Gobernuak aurkeztutako Aurrekontuen egitasmoaren aurka egin dute gaur Gasteizko Udaleko oposizioko talde guztiek (EAJ, PSE eta Bildu). Ondorioz, Javier Maroto alkateak 2014ko Aurrekontuak luzatu beharko ditu datorren urtean.
Atzo, jeltzaleek eta sozialistek osoko emendakin bakarra aurkeztu zuten 2015eko Aurrekontuen egitasmoaren aurka. Bilduk bat egin zuen EAJ eta PSEren ekimenarekin eta, hortaz, Marotoren taldeak Aurrekontuak erretiratzea erabaki zuen.
Gaur Aurrekontuen inguruko osoko bilkura berezia egin dute Gasteizko Udalean. Alderdiek eutsi egin diete atzoko emendakinari.
Horrenbestez, 2015eko urtarrilak 1ean, Aurrekontuak luzatu egingo dira Gasteizen. Marotorentzat ez da lehenengo aldia izango, aurreneko legealdian ere egitasmoa erretiratu eta Aurrekontuak luzatzea erabaki baitzuen.
Hurrengo bi urteetan, EAJrekin atera zituen aurrera, baina aurtengoan ezinezkoa izan da adostasuna lortzea. Arabako Foru Aldundian ere, PPren eta EAJren arteko negoziazioek porrot egin dute.
Albiste gehiago ekonomia
Sidenorrek Israeli altzairua saltzeari utzi dio, Espainiako Gobernuaren erabakiaren ildotik
2024an, Sidenorrek Israelgo enpresekin egindako salerosketak enpresak guztira izandakoen % 0,5 baino gutxiago izan ziren.
Egun erabakigarria villavesen gatazkan: TCC enpresaren azken proposamena bozkatzen ari dira langileak
Bozketa goizean hasi da, eta gauerdia igarota amaituko da, azken txandakoek bozkatzen dutenean. Orduan jakingo da grebari eutsiko dioten ala ez.
15 urtetik beherakoek doan bidaiatu dezakete garraio publikoan urtea amaitu arte
6 eta 14 urte bitarteko haurrek eta nerabeek doan bidaiatu dezakete Euskadiko garraio publikoan. Orain arte, 12 urtera artekoek zuten doan bidaiatzeko aukera.
Iruñerriko autobus-zerbitzuan egun bat atzeratu dute greba-deialdia, zuzendaritzaren azken proposamena bozkatzeko
Greba mugagabea astearte honetan, uztailaren 1ean, hastekoa zen, baina TCCko langile-batzordeak adostu du jasotako azken proposamena bozkatzea, gaur zuzendaritzarekin izandako bileraren ostean.
BBVAk ez du etsi eta Sabadell erosteko eskaintzarekin aurrera egitea erabaki du
Joan den asteartean, ekainaren 24an, Ministroen Kontseiluak oniritzia eman zion operazioari, bi erakundeek autonomia juridikoari eta eguneroko kudeaketari bereizita eusteko baldintzarekin. BBVAk onartu duenez, Espainiako Gobernuak ezarritako baldintzak operazioa "atzeratuko du".
EAEko lan-absentzien % 75 aldi baterako ezintasunak dira eta ez absentismoa, LABen txosten baten arabera
Sindikatuak salatu du “iruzur masiboa” ez dela absentismoa, baizik eta gaixotasun profesionalak gaixotasun arrunt gisa izendatzea.
Pentsiodunen mugimendua uztailaren 17an bilduko da lehendakariarekin, pentsioak gutxieneko soldatarekin berdintzea eskatzeko
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak gutxieneko horretara iristeko osagarriak ezartzea eskatzen duen herri-ekimen legegilea erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean. Imanol Pradalesekin izango duten bileran legea izapidetzeko Eusko Jaurlaritza prest egon dadila eskatuko diote.
Arcellor Mittalek atzera bota du Legasa eta Aguraingo fabrikei eragingo zien enplegu-erregulazioko espedientea
Nafarroako Lan Auzitegian egin duten bitartekaritza saioan eman du jakitera erabakia zuzendaritzak. Legasako fabrikan gehiengoa duen UGT sindikatuak bertan behera utzi du deituta zegoen greba.

489 zordun handik ia mila milioi euro zor dizkiete Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Ogasunei
Hiru lurraldeetako Foru Aldundiek zordun handien zerrendak argitaratu berri dituzte. Bizkaian, Jabyer Fernandezek sortutako Afer enpresa da zerrendaburu, eta Gipuzkoan, berriz, Juan Miguel eta Jose Ramon Osinalde Echaniz anaiak (40,5 milioi euroko zorra banarekin). Araban, zordun handien kopuruak gora egin du.
Villavesako langileek eutsi egin diote sanferminetan eragina izango duen grebari
Gaur bildu dira TCCko zuzendaritza eta enpresa batzordea, baina ez dira ados jarri, eta batzordeak enpresaren "jarrera immobilista" salatu du.