489 zordun handik ia mila milioi euro zor dizkiete Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Ogasunei
Hiru lurraldeetako Foru Aldundiek zordun handien zerrendak argitaratu berri dituzte. Bizkaian, Jabyer Fernandezek sortutako Afer enpresa da zerrendaburu, eta Gipuzkoan, berriz, Juan Miguel eta Jose Ramon Osinalde Echaniz anaiak (40,5 milioi euroko zorra banarekin). Araban, zordun handien kopuruak gora egin du.
2024ko abenduaren 31ra arteko zordun handien zerrendak argitaratu dituzte astelehen honetan Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek. Horien arabera, 489 zordun handi daude hiru lurraldeetan, eta ia mila milioi euro zor dizkiete EAEko ogasunei.
Bizkaia
Bizkaian, guztira 347 zergadunek ia 595 milioi euro zor dizkiote Foru Ogasunari. Zorraren bolumenari dagokionez, Bizkaian, zerrendaburu dira Jabyer Fernandezek sortutako Habidite enpresa (Afer taldekoa, 63 milioitik gorako zorrarekin) eta Iurbenor Promociones SA.
Alzola familiako hainbat kidek ere dirutza zor diote Bizkaiko fiskoari: 45 milioitik gora, guztira. Bizkaiko Ogasunarekin zorra handia dutenen artean daude: Versus 07 (40,2 milioi), Residere Proyectos (39,9 milioi), GM Fuel Tank (35,4 milioi) eta Moldis Echarro SL., besteak beste.
Bizkaiko Foru Ogasunaren Iruzur Fiskalaren aurka Borrokatzeko Planean jasota dago zerrenda, eta iruzur fiskala saihestea eta herritarren kontzientzia fiskal kolektiboa indartzea du helburu.
Gipuzkoa
Gipuzkoako Foru Ogasunak ere altxor publikoarekin zor handiak dituzten zergadunen zerrenda argitaratu du. Zerrenda horretan 82 zordun daude (600.000 eurotik gorako zorra zuten pertsona fisiko edo juridikoak), eta guztira 203 milioi euroko zorra dute.
Juan Miguel eta Jose Ramon Osinalde Echaniz anaiek dute zor-kopururik handiena, 40,5 milioi euroko zorra bakoitzak; Fagor Etxetresnak enpresak ia 14,6 milioi euro zor dizkio Ogasunari; eta Tecfrindus enpresak, sei milioi euro.
Foru Ogasuneko iturriek azpimarratu dutenez, "zordunak zerrendatik ateratzeko arrazoi nagusia ez da zorra ordaintzea, horretarako legez ezarritako epea igaro ondoren zorra hori kobratzeko administrazioak dauzkan aukera guztiak agortu direla baizik".
Araudiaren arabera, zerrenda hori datorren urtean berrituko da, 2025eko abenduaren 31 erreferentzia gisa hartuta.
Araba
Araban, 60 zordun handik 168 milioi euro zor dizkiote Ogasunari. Zordun horien herenak zor osoaren % 64 pilatzen du, eta erdiak hartzekodunen konkurtso prozeduretan sartuta daude edo egon dira.
2023ko abenduaren 31rekin konparatuta, zordunen kopuruak gora egin du Araban, lehen 53 zeudelako.
Astelehen honetan argitaratutako zerrendan 7 zordun fisikoren izena, abizenak eta NAN zenbakiak argitaratu dituzte, guztira, 27 milioi euroko zorra baitute.
Zordunen zerrendan honako enpresa hauek daude: Goya 79 SL (20 milioi), Eguren Vitoria (12,9 milioi), Ros Casares Centro de Acero SL (21,2 milioi), Urco Urbasa UT (11,4 milioi) eta Grupo IIcarcris SPE SL (9,3 milioi).
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.