EAEko lan-absentzien % 75 aldi baterako ezintasunak dira eta ez absentismoa, LABen txosten baten arabera
Sindikatuak salatu du “iruzur masiboa” ez dela absentismoa, baizik eta gaixotasun profesionalak gaixotasun arrunt gisa izendatzea.
EAEko lan-absentismoaren inguruan Ipar Hegoa fundazioak, LABen aginduz, egin duen txosten baten arabera, patronalak absentismotzat jotzen duen zati handiena aldi baterako ezintasunak dira, lan-absentzien % 75, eta % 11,7 gurasotasun baimenak dira, eta % 0,4 ordu sindikalak.
Ikusmira 21 txostena gaur aurkeztu dute, Bilbon, Inko Iriarte LABeko Lan Osasuneko arduradunak eta Edurne Larrañaga Analisi arduradunak.
Inko Iriartek azpimarratu duenez, “Euskadin arrazoirik eman gabe lanera joaten ez diren pertsonen kopurua hutsaren hurrengoa da, “absentismo tasatzat jotzen denaren ia %100a aldi baterako ezintasunari, guraso edo zaintza baimenei, eta ordezkarien ordu sindikalei baitagokio”.
Hori dela eta, nabarmendu du “patronalak absentismotzat jotzen dituen egunak langileek lan osasunarekin, baimenekin edo ordu sindikalekin lotuta dituzten eskubideei” dagokiela.
Iriarteren arabera, txostenak agerian uzten du “absentismoa deitzen dioten kontzeptu horren atzean dagoen errealitatea oso desberdina dela esaten dutenarekin alderatuta”, baina “patronalak langileen eskubideak murrizteko” eta “enpresen prebentzio sistemen hutsuneak ezkutatzeko” erabiltzen du.
Txostenean Osalanen datuak ere aipatzen dira prebentzio sistemak huts egiten duela frogatzeko, izan ere, laneko osasunaren erakundeak zabaldu zuenez, “2025eko apirilean % 8,8 igo zen gaixotasun profesionalen kopurua”.
Mutuak, konplizeak
Gaixotasun mota hori igo egin den arren, “prebentzio zerbitzuek geroz eta gutxiago” ematen omen dute horien berri. Horren harira, LABen arduradunak uste du “mutuek jokabide aktiboa” dutela “enpresen interesen defentsan”, izan ere, “gaixotasun profesionalak gaixotasun arrunt gisa sailkatzen dituzte, langilearen kaltetan”.
“Hori da benetako iruzur erraldoia”, azpimarratu du Iriartek, “eta ez langileena, patronalena eta mutuena baizik”: “Hor dago iruzurra, gaixotasun profesionalak arrunt gisa sailkatzean”.
Ikerketak agerian uzten du, era berean, “langile askok” ez dituztela egikaritzen eskubideak, ez dituztela baimenak hartzen, “enpresaren erantzuna saihesteko”. “Absentismoaz ari diren bitartean, errealitate horrek hor jarraitzen du osasunarentzat eta lan harremanentzat ondorio larriak dituen arren”, gehitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.